kritiken hemeroteka

8.545 kritika

« | »

Bergiliren Unai eta Alor-Kantak / Birgilio (Andima Ibiñagabeitia) / Euskal Editoreen Elkartea, 1992

Klasikoen eredua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-08-14

Esku-hatzak soberatxo dira gure oroimenean mendeetan zehar geratu izan diren poeten izenak zenbatzeko. Homero pago tantai bat da, haizearen zakarraldiak geldierazten dituena; Horazio, poesia zer den askotxori erakutsi diona; Obidio, hainbesteren haserraldiak piztu dituena, bere garaian Zesarrenak piztu zituen bezala, eta horregatik ordaindu deserri latzean. Birgilioren ospeak irauten du, historiaren lege arbitrarioak gorde ditu haren poemak ahaztuak izatetik..

Birigilio klasikoa bada, ez da halabeharrez, baizik eta bere lanean dakielako biltzen naturaltasuna literaturarekin, doinu apal etxekoa oso goikoarekin. Badirudi hitz bakoitza bere lekuan dagoela, eta esaten duela esan beharreko dena. Hitz horiei isurtzen zaien musika ezaguna egiten zaigu, baina era berean aitortzen diogu geure buruari berezia dela, estilizatua. Horrelakoxeak baitira klasikoak, denboraren galbaetik nekez galtzen direnak.

Andima Ibiñagabeitiak itzuli zituen euskarara Birgilioren “Unai-Kantak” (Bukolikon) eta “Alor-Kantak” (Georgikon). Itzulpen horrekin bete nahi izan zuen garaiko euskal letrek pairatzen zuten hutsune bat, klasikoak ezin zirela euskaraz irakurri. Andima, langile nekegaitza baitzen, hartu zuen bere bizkarrean lan eskerga hori, eta hasera batean Obidioren “Ars Amandi” itzuli zuen, bere zoritxarreko, etsiak jo baitzuen liburu hura inprimaturik ikusi ez zuenean, eta ez bere borondateezaren kariaz. Hala ere, hamaikatxo lanen artean ekin zion Birgilioren lan hauek, “Eneida” ren aurretikoak, euskaratzeari. Andimak berak agertzen digu liburuaren sarreratxoan zer bultzatu zuen neke hori bere gain hartzera: “gezurra dirudi, egi borobilla izaki zoritxarrez, oraindik egiteko geneukala bearrezko lan ori. Eta au gañera, are lotsagarriagoa: gure lurraldean zerbait loratu izan bada, latin-ikasketak loratu izan dira aspaldi aspalditik”.

Edizio honen paratzailea Iñigo Ruiz Arzalluz izan da, eta honek ere lan mardula egin du, ondo zehazten baititu itzulpenaren zuri-beltzak eta gora-beherak, Andimaren biografia egitearekin batera. Liburua gustora irakurtzen da, irakurlea aritua baldin bada, zenbait hitz eta esaldi ez baitira, nire irudiz, behar bezain argiak. Bortxatuta bezala ikusten ditut euskal ildoan sartuak. Baina euskarak gaurkoa dirudi, gaurkoa ez izan arren. Klasikoa beraz.

Azken kritikak

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak