kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Ali Baba eta berrogei lapurrak / Anonimoa (Patxi Zubizarreta) / Pamiela, 1993

Arabia gero eta hurbilago Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-08-21

“Mila gau eta bat gehiago” ipuin bilduma zaharra dugu, zaharren artean hain zuzen. Historiak Sherezaderi leporatzen dizkion ipuin horien eragina handia izan da, europar hizkuntza nagusietara itzuliak izan zirenetik, baina Sherezaderena beste ipuin bat, eta hobe horrela, bene-benetako emakumea izan balitz, haragi eta hezur, grazia galduko lukete ipuinok. Azken mendeetako europar literatura aztertu besterik ez dago tradizio arabiarra gugan finkatuxe dagoela konturatzeko. Espainiar idazle asko, Urrezko deitzen duten mendean, jabetu ziren tradizio horretaz, arabiarrak, juduak eta kristauak Espainian elkarrekin bizi zirenean. Tradizio hori gabe nekez ulertuko dugu, esaterako “On Kixote”.

Baina ezagutza zabala XVII mendeaz geroztik gertatu zen, Antoine galland orientalista frantziarrak atalka-atalka bilduma hartako ipuinak eta Korana itzuli zituenean. Ondoren etorri zen ingelezko bertsioa eta liburu horren ospea liburu gutxik lortu duten mugaraino iritsi zen. Jorge Luis Borgesek oso maite zuen liburua eta hari eskaini zion poema bat, “Mila gau eta bat gehiagoren metaforak” izenburukoa. hala dio Borgesek: “Arabiarrek diote inork ezingo duela/ irakurri amaitu arte gauen liburua. /gauak dira Denbora, lo egin ezin duena./Irakur ezazu eguna hil arte/ eta Sharazadek zure istorioa kontatuko dizu”.Ezen liburu magiko eta mitiko horretan biltzen baita aspaldiko jakituria, azpaldiko filosofia, aspaldiko poesia. Imitatzaileak (plagiatzaileak, hobe esanda) ere izan dituzte ipuinek, jatorrizkoak baino hobeak askotan. liburu hori agortezineko ibaia baita, tradizio arabiarra Mediterraneo bazterretan loratu ziren beste tradizioekin uztartuz, eta haien ura betse itsasora batera eramanez.

Patxi Zubizarreta, “Ali Baba eta berrogei lapurrak” honen itzultzailea gazte literaturan, batez ere, saiatzen den idazlea dugu. Harenak dira “Gutun harrigarri bat” osatzen duten ipuinak, Sherezaderen lurrun gozoaz kutsaturik, giro arabiarrean murgildurik. Arabiarren aldeko apustua, garai hauetan non xenofobia eta kanpotarrekiko gorrotoa pizten den lasto sua baino arinago, solidaritate ekintza baita. Ali Babarena, bestalde, inoiz idatzi diren ipuin ederren artean, ederrena dugu. Eta Patxi Zubizarretak jakin izan du euskaraz behar zuen tonua ipuinari ematen.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak