« Arabia gero eta hurbilago | Ezinbesteko bihurtua »
Arturo Kanpionen bost euskal narrazio / Jon Etxaide Itharte / Erein, 1993
Elezaharrak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-09-04
Beharbada ez zaio gehiegi erreparatu Arturo Kanpionen literaturgintzari; ezagunagoak baitira gizon haren beste alderdi batzuk: euskaltzale, politikari, historiazale…Berriki irakurri ditut haren testu batzuk, gazteleraz irakurri ere, eta harritu egin naute, ez bainuen espero horrelako aberastasunik han aurkituko nuenik. Hizkera landua zerabilen, joria eta aberatsa, errealista batzutan, inpresionista bestetan, barroko samarra askotan, baina beti errejistro ugariekin. Nafarroak idazle onak eman ditu erdaraz, (euskaraz ere bai, noski).
Jon Etxaidek euskaraz jarri ditu Arturo kanpionen bost narrazio. Lan handia hartu du hori burutzeko, mardula eta eskergaitza. Aspaldi, Jon Etxaidek Pio Barojaren eleberri bat itzuli zuen “Itsasoa laino dago” izenburupean, eta hura irakurriz asko gara gozatu dugunok, euskarazko hitzak eman baitzizkion lehenagotik euskal sena bazuenari. Baina oraingo itzulpen honetan arazo dezente ikusten dut. Literalki, hitzez hitz, dago itzulita, eta itzultze modu horrek testua bera bortxatzen du, zapata estu batzuetan neurriz gaineko oina sartzen denetan bezala. Jon Etxaidek berak aitortzen du gehiago kosta zaiola Kanpion itzultzea, Baroja itzultzea baino. Sinesten diodan arren, begibistakoa baita bi idazle haien arteko ezberdintasuna, euskaraz propio idazten duenean hobeto egiten duela iruditzen zait, itzultzen duenean baino. Askoz naturalago ateratzen zaizkio hitzak eta joskera; behintzat hori dirudi. Eta gero badu ohitura bat, irakurlea neka erazten duena, irakurketa zailduz, eta, hain zuzen, orriak oharrez josteko ohitura da. Ohar batzuk beharrezkotzat jotzen ditut, lagungarri gertatzen baitira testuaren beraren ulermenerako; beste batzuk, ordea, ez.
Jon Etxaidek euskaratu dituen narrazioak hauexek dira: “Itzaltzuko koblaria”, “Villalba koronela”, “Gamio Anaiak”, ‘Yan Pier”, “Erraondoko azken ttunttuneroa”. Itzaltzuko koblaria Gartxot da. Hari leporatzen dio kondairak (ez Historiak) Altabizkarko kanta sortu izana. Oso istorio ederra dugu, elementu dramatikoz beterik, antzestua izateko duina. “Gamio Anaiak” parabola moduan kontatua dago, Kain eta Abelen hura dakarkigu oroimenera, Euskalerriaren zatiketa betikoa: beamondarrak eta agramnondarrak, eta abar…Nire gustorako,dena den, “Erraondoko azken ttunttuneroa” iruditu zait borobilena, ipuin gisa eta euskaratuta dagoen moduagatik.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi