« Bakardadearen ibaian | Klasikoen eredua »
Adlotse / Jokin Urain / Txalaparta, 1992
Itzalpetik Itxaro Borda / Argia, 1993-08-01
“Baina Jokin Urainek proposatzen dizun bidaiak ustekabean harrapatuko zaitu…” azaltzen dü Adlotse elaberriak dakarren gibeleko oharrak. Egiaren erraiteko, idazlearen sareetan kateastatürik kausitzen gütü, Txalaparta Tafallako argitaletxeak karrikaratü elaberriak. Zinez ustegabean…
Jokin Urain, 1959an Mendaro herrian sortürik, 1986an geroztik, Estatu espainoleko hainbat “itzalgüneetako” bizizale bilakatürik da. Itzalpe nekezü hortarik igorten deizgü, hatsa ebakitzen deigüen hitzak.
Adlotsek kontatzen düan ixtorioa bi moldetarat irakurten ahal dügü, idazleak hortan berak ez dükean askatarzün osoa üzten deio leizaleari: politika-fikzione krüdel baten maneran, edo egünko ekidazu hontako egoeraren metafora erreal gisa. Alabena, libürüa mirail bat da, Adlotse eta estolda biak disdirarazten dütüana. Mirailaren zilarrean iraüten düenak, potere omni-potente baten aztaparretarik ezkapatzeko ahaleginetan galtzen dira, etsitzear daude, eta poterea geroago leherzaleagoa bilakatzen zaie. Üdüri dü aterabiderik ez dela, fikzionean bezala, metaforan. Ordea…
Süspense horrek gütü mentüraz lotzen hoilari, eta “harrapatzen” urteko nobelarik interesanteena esküalatu dügüla aitortzerat ausartzealaino. Ürretü beno lehen azpimarratzekoa dügü ere, Jokin Urainen idazkera sümendi baten pindarrez horra zaigüla, itotzen gütüela, Estoldako zikinkeria ürrina gure larrüetan eratxekiaraztez, eta Adlotseko ebia gure gaintialat ixurtez. Ezpainetaratzen ahal ez diren hitzen izkribatzea ez da debetürik, zorionez.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi