« Kriptogramatikoa eta hermetikoa | Itzalpetik »
Ur uherrak / Aingeru Epalza / Pamiela, 1993
Bakardadearen ibaian Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-07-31
Oso estimatzen dut Aingeru Epaltzaren lana, bai “Sasiak ere begiak baditik” izeneko eleberria (hango euskararen anarkia gora-behera), nola “Garretatik erauzitakoak”, narrazio-liburua, iruditu izan zaidalako baduela idazle-sena, hau da badituela kontatzekoak eta baita nola kontatuak ere. Badakit Aingeru Epaltzak aukeratutako bide linguistikoak ez diola aukera handirik ematen muga batzutatik harantzago bizi denari, baina hori, batzutan, idazlearen beraren errua izan daitekeen arren, askotxotan irakurlearen beraren erosotasunari eta ikasteko gogo faltari leporatu behar zaio. Euskal literaturak pairatzen duen akatsik nabarmenetakoa baita hizkuntza mugatu eta lokal bati atxikitzen zaiola, goroldioa harriari bezala, eta hizkuntza lokal horretako edozein arazo linguistiko, semantiko edo dena delakoa bihurtzen dela gudurako aitzaki (gudua zentzu metaforikoan) besteena ulertu eta baliagarri zaigun neurrian geure egiten ahalegindu beharrean. “Ur Uherrak” eleberri luzea da (hirirehun orrialde baino gehiagokoa) eta neurri horregatik bakarrik nekosoa gertatuko zaio bati baino gehiagori haren irakurketa. Horri gehitzen badiogu liburu honetako euskara ezezaguna egingo zaiola giputz bati baino gehiagori, eskuko hatzekin kontatu beharko ditugu balizko irakurleak. Eta penagarria da, zeren Aingeru Epaltzak bere bizitzan idatzi duen libururik onena eta ordenatuena baita. Eta hau esatera ez nau bultzatzen sentimentu koipetsu bezain zuriak, irakurri ondorengo konbentzimenduak baizik.
Bakardea du liburu honek gai. Elkarrekin bizi arren elkar ulertzen ez duten pertsonak dakarzkigu idazleak. Bakoitza bere mundu propio, berezko eta partikularrean bizi da; bakoitzaren baitan bizitzeko uneren batean lehertu zaio barnean sumendiren bat, edo gertatu zaio lurrikararen bat, betiguztirako markatuta utzi duena. Bakoitzak dastatu izan du bere larruan porrota, bere barnerari begira bilduerazi duena, besteengandik bereiztuz. Inkomunikazioa ez baitator elkarri ez hitz egiteagatik, elkarrenak ezin ulertzeagatik baizik.
Liburua ondo tajututa dago, eta erritmo bera eramaten du haseratik bukaerarino, motel samarra, horrelakoa behar baitu bai gaian nola pertsonaiengan sakondu beharrak. Hori bai, pasarte batzuk soberasko ez ote dauden irudipenarekin gera daiteke irakurlea. Niri behintzat horixe gertatu zait.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi