kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Gartzelako poemak / Joseba Sarrionandia / Susa, 1992

Gartzelan ere libre Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1992-11-07

Joseba Sarrionandia da, dudarik gabe, poetarik karismatikoena gure artean. Mito bihurtu dute, eta horrek esan nahi du denen ahotan dagoela haren izena baina inork gutxik hartu duela irakurtzeko betarik. Sarrionandialogo bat baino gehiago ezagutzen dut haren poema bat bera ere ulertu ez duena. Baina oso ondo geratzen dira lagunen artean, publiko konkretu baten aurrean, beren teoria politiko-poetikoak agertu nahi dituztenean, Durangoko poetaren kasua adibidetzat jarriz.

Gartzelan ere libre sentitzen du bere izpiritua. Zabortegi batean usain gozoko larrosa freskoa aurkitzen daki Inguratzen duten lau paretez haruntzago antzaren hegada dakusa. Ibaiak itsasora bidean imajinatzen ditu, eta urruntasun zehazkaitz batean uharte garden eta bigunak marrazten. Bere zeldako desanparoan bata bestearen atzetik hitzak lerrotuz poesia egiten ari da, jakinik (alferreko sua bihotzean) ezdeusa dela, txikiegia, berarekin ezer lortzeko.

Laburbilduz horixe da liburu hau. Espetxeetako egonaldian idatzitakoa, hango gordintasunean, hango krudelkerian, hango hotzean. Poeta batek bere egoera konkretua adierazi nahi izaten baitu dagoenean dagoela, bere testigantza utzi iragaiten den espazioan eta denboran. Baina liburu honetako poemei ez zaie falta samurtasunik, lirikotasunik, imajinaziorik. Horregatik iraungo dute klase horretako beste asko eta asko haizearekin batera desagertuko diren bitartean, haiek idaztera bultzatu dituen egoera jabaltzen denean.

Esaterako: “Galerrena edo naufragio/ izugarria —esaten da./ Baina ez ote dira izugarriagoak/ itsaso bare mutuetako/ galerak?”.Pentsamendu oso bat hitz gutxitan adierazia. Goethe eta Nietzche kezkatu zituen irudi bat poliki adierazia. Bestalde, poema batzutan somatzen da nolabaitereko distantzia, ironia. Adibidez “Misterio Fiskala” izenekoaren amaiera: “Zer egingo zenuke zuk, baldin eta batbatean/inmortala zarela abisatuko balizute?”.

Joxemari Iturraldek hitzatzean idazten du ez dela irakurlea geratuko liburu hau amaitu ondoren hasterakoan bezain sosegaturik eta lasai. Poza hartuko nuke horrela balitz, baina ez dakit poesiak hainbeste indar duenik orain eta gure lurralde honetan. Hurrengo belaunaldian agian…

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak