kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Urteak joan zaizkit / Kepa Fernandez de Larrinoa / Bizkaiko Foru Aldundia, 1991

Back to Bilbao Itxaro Borda / Argia, 1992-11-08

Bigarren aldikotz agitzen zaikü, Bilbo goresten düan libürü batez izkribatzea. Aldia arrapikatzen delarik, gure ustean, mentürak ez dü lekürik eta agian, itsas-hegiko bürdüinezko eta zimentazko hiriaren eztitarzünak gürü tiriatzen orano. Kepa Fernandez de Larrinoa Bilboko semeak düala zonbeit hilabete agertü züan poema bildümaren ostokatzerat. Egia erran, “Urteak joan zaizkit” hontako olerkiak, olerki xoilak beno haboro dira, belarrean behera datorren izerdiaren nekeaz, Labegaraietako langileek idatz lezazkion horma-grafittien moldeko hitz zizelkatüak.

Hiri bat, Kepa Fdez de Larrinoaren sinesteen arabera, ama bat bezala izan ditake, amodio-sortzale eta amodio-irensle, nostalgiaren hazle, hümexürtx oroen biltzale, eta Bilbo-hiritik hürrüntzear dagon poeta ez da debeatzen bihar sendi dezakean ama — menstarzüna oihustatzen, aitzinetik, heltzen beit da beti üne bat bizitzan non erran behar diren gaüzak. “Ametsaren barnea” bisitatzerat kümitatzen gütü olerkariak azkenean, eta ebiz lehertzeko prest diren zelü leiñen solas murmuzikatüak irakurtzen dütügü…

Alabena ez dügü ahazten, heben gainti, gü bazkariten giren tenorean askariten den Kepa Fdez de Larrinoarengan, ez direla berhexten ahal poesia eta ikerküntza antropologikoak. Elkarrek argitaratü “Hitzak-Denbora-Espazioa” izeneko lanean, Alkiza herrixkaren üngürüko gertakizünak ber gisa poetikoan kontatzen deizkü idazleak. Hiri haundi ala kartiel txipi: manera bardinean hedatzen da egünerokotarzüna, salbu Bilbon demagün, ebi-txarrakek hatxeirü ürrinez betatzen dütüe bihotzak.

Bilbo… o Bilbo!

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak