kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Mariaren mendea / Pablo Sastre / Susa, 1992

Gerrako istorioak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1992-10-31

Bi ipuin luze bildu ditu Pablo Sastrek liburu honetan: “Mariaren mendea” eta “Hautsi du negua”. Aurrenekoaren ardatza erabat da anekdotikoa, eta kasualidadeari lotua. 1951ean borda batean ikusi zuen gizonezkoarekin topo egiten du kontalariak 1989an, egoera ezberdinagoan, aurreneko aldian, 1951ean, gertatzen baita jazoera tragiko bat, lau mutil gazte, makiak, hiltzen dituzte guardia zibilek, salaketa baten ondorioz. Baina ipuinean kontatzen dena hori baino gehixeago da, Goizuetako familia baten pasadizo eta bizikizunak ekartzen dizkigu gogoramenera, zehatza eta objetiboa izan nahi duen kronika baten modura. Lau data azpimarratzen dira: 1936koa, 1951ekoa, 1970ekoa eta 1989koa, urte horiek hasera ematen baitiete ipuinean kapitulu gisa egiten duten atalei. Urte horiek bestee batzuetatik bereizteak indarra ematen dio narrazioari, baina, era berean, fragmentazioa eta sakabanatzea dakar eta oztopo bihurtzen da istorioaren linealtasunari segitzeko.

Garrantzitsuago iruditzen zait Pablo Sastrek darabilen idazkera. Ahozkotasunetik hurbil ibili nahi luke, ahotsaren erritmoa, doinua, pausak, bere egin nahi lituzke. Baina lortzen duena besterik da, artifizialtasun kutsua zabaltzen da orrietan zehar. Garbi dago ahozkotasunari zintzo atxiki nahi zaionak, transkripzio literala eman ezean, aldatuta ekarriko duela testu hori idatzirik behar izanez gero. Berrasmatuta, Pablo Sastreren ipuin horretan bezala. Errealista eta detalista izan nahi lukeenean iruzur egiten baitio estiloak; ez da sinesten idazleak darabilena. Hori gabe, eta ipuina beste modu batez idatzi izan balu, bereganatuko luke, seguruaski, irakurle gehiago. Arnasa hartzen utziko balio.

Ezberdinagoa da “Hautsi du negua”. Etsaiengandik ihesi dabilen mutil gazte baten istorioa. Bidaiaren helmugan Frantzia aurkitu beharrean amodioa aurkitzen duenarena. Aurreneko ipuinean bezala gerra-garaia azaltzen zaigu bere gordintasun osoan, eta gerrak dakartzan hausdurak, familiarenak batik bat, erabakior bihurtzen dira. Kontaeraren erritmoa mantsoa da, iheslariaren ibileraren adinakoa, eta doinua deskriptiboa. Naturaleza basa eta ederrak eragina du protagonistaren ariman, eta zirrara horrek bultzatuta ikusten du protagonistak inguruan duena. Hortxe dagoke bigarren ipuin honek irakurle adimenean sor lezakeen interesa.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak