« Zientzia eta fikzioa | Agirreren biografia »
Arthur erregearen egintzak / John Steinbeck / Igela, 1996
Umeentzat idatzia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-10-18
John Steinbeck, Estatu Batuetan egon den idazlerik bikainenetarikoa dugu, Faulkner eta Hemingwayen neurrikoa. Hala ere, Steinbecken sentsibilitatea eta mundua aipaturiko horien aldean ezberdina da. Hurbilago zegoen John dos Passos edo Nathanael West idazleetatik. Haserrearen mahatsak, izango da, seguruaski, Steinbecken lanik ezagunena. Adituek diotenez, jendearen hizketa jasotzeko modua da baliogarria liburuan, nahiz giza dokumentu gisa oso estimatua izan zen garai batean. Baina ez da ahaztu behar Edenetik Ekialdera, oraina ulertu nahian iraganetik datorren istilua argitzeko saioa, Kain eta Abelen istorioari jarraiki. Pelikula ezagunagoa da seguruaski, James Deanek parte hartu zuelako. Oso amerikarra, nire iritziz. Dena dela, esango nuke, istorio laburretan hobea zen, luzeetan baino. Laburretan aurkitzen zuen bere espirituak behar zuen espazio guztia, hantxe hartzen zuen arnasa nahikoa. Luzeetan ihes egiten zitzaion. Hala ere liburu gogoangarriak utzi zizkigun. Aipatuturikoez gain, Ilargia jarri da; Perla, Ruper ordorikak itzulia; edo eta orain aurkezten dugun hau, Arthur Erregearen eta bere zaldun prestuen egintzak, Joseba Urteagak itzulia.
Askotan galdetu zioten John Steinbecki, zergatik aldaketa hori, zergatik jo zuen literatura egiterakoan gai mitiko batera. Steinbeck-ek erantzun zuen ez zela lehena horretan. Mark Twainek ere egin zuela halakorik, Erdi Arora jo zuela eta hari inork ez ziola konturik eskatu. Ironia alde bat utzirik, John Steinbeck berak adierazten du liburuaren hitzaurrean nolatan hasi zen Arthur Erregeari begira. Irakurtzen duenak berehala jakingo du liburua seme-alabentzat idatzia izan zela, gal ez zezaten irakurtzeko zaletasuna; edo eta Steinbecken hiztetan esanda: “Asko dira, hazten direnean, irakurtzen ikastea zenbat kostatu zitzaien ahatzen dutenak.” Steinbeck, txikia zelarik, liburuz inguraturik biiz izan zen, baina bakarra omen zuen gustukoa, Thomas Maloryren Morte d’Arthur, hain zuzen. gainerakoak, aspergarri samarrak aurkitzen zituen. Gero, idazle ezaguna izaki, askotan jo zuen liburu hartara, egarrituak iturburura jotzen duen bezala, eta ingeles berrian, bere ingelesean alegia, jartzen ahalegindu zen, bere seme-alabek, esan bezala, zer irakurria izan zezaten. Ondorioa, liburu eder hau, Arthur Erregearen balentriak dakarzkigunak.
Esan behar da, Igelarenean bost kapitulu bseterik ez dela aurkitzen, liburuaren lehen zatia hain zuzen, Merlin aztiari dagozkionak.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria