« Itzulerak | Umeentzat idatzia »
Gizon ikusezina / H.G. Wells (Miren Arratibel) / Ibaizabal, 1997
Zientzia eta fikzioa Javier Rojo / El Correo, 1997-10-15
Esan daiteke H.G. Wells (1866-1946) zientzia fikziozko literaturaren aintzindarietako bat dela. Oraintsu agertu da bere eleberri ezagun baten euskal itzulpena, Gizon ikusezina. Honelako beste zenbait eleberrirekin gertatu den bezalaxe, istorio hau oso ezagun bihurtu da eta ez bakarrik liburuagatik; izan ere, zineak, hasieratik bertatik, zientzia fikzioarekiko halako lilura berezia sentitu duelarik, askotan pantailaratu izan dira Wells-en eleberriak. Eleberri honen atzean kezka bat dago, zientziaren aurrerapenengatik etor daitezkeen arriskuek sortzen dutena, eta munduak XX. mendean korritu duen bidea ikusita, nahiko justifikatua. Eleberriaren argumentua gogoraraziko dut laburki. Zientzia esperimentu baten ondoren gizon bat ikustezin bihurtzen da. Zientzilari horren ustearen kontra, honek ekar litzakeen abantailak gutxi dira, ordea. Bestalde, esperimentua aurrera joan ahala, zientzilari horrek endekatze morala jasango du gaiztakeriaren irudia izan arte. Istorioa kontatzean idazleak ardura berezia izan du dena sinesgarritasunaren esparruan gerta dadin. Gainera testuan beste osagai batzuk ere aurki ditzakegu, adibidez, beldurrezko literaturaren elementuren bat edota umore beltzaren zipriztinak.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez