kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Jose Antonio Agirre / Aitor Zuberogoitia / Elkar, 1997

Agirreren biografia Javier Rojo / El Correo, 1997-10-22

Elkar argitaletxeak biografia txikien bilduma berri bati ekin dio. Sail honetako lehenengo liburua Jose Antonio Agirre, Eusko Jaurlaritzak izan zuen lehendabiziko lehendakariaz ari da. Pertsonaia ezagunen bizitzak kontatzen dizkiguten liburuek erakargarritasun berezi bat izan ohi dute, zeren beti baita interesgarria pertsonaia publikoaren atzean izkutatzen den bizitza ezagutzea. Baina biografia-liburuak interesgarriak izango badira, pertsonaia, berez, arrazoiren batengatik edo besterengatik, interesgarria izan behar da. Kasu honetan, nire ustez, horrela gertatzen da: Agirreren bizitzan osagai tragiko berezi bat dago, gerra zibil baten erdian lehendakaritzaren ardura hartzean, ezinbestez, bere ahalegin gehienek huts egingo zutela dakigularik, eta osagai tragiko horrek erakargarri bihurtzen du pertsonaia. Hau ikusteko gainera, uste dut ez dela beharrezkoa EAJkoa izatea. Baina biografian erdibideko ikuspuntu narratibo orekatua mantendu behar dela uste dut. Eta liburu honek honetan egiten du kale. Kontakizuna hagiografiaren eta abenturazko eleberriaren artean mugitzen da, gerrazko datuetan eta gerra osteko pasadiziotan galduta. Ondorioz, irakurleak pertsonaia lauso artean izkutatu zaiola pentsatuko du azkenean.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak