« Historia asmatuz | Garai hartako heroia »
Ilargia ihesi / Rax Rinnekangas (Jose Fran Ispizua) / Erein, 1996
Uda batez Javier Rojo / El Correo, 1996-08-15
Aurten euskara eta finesaren artean halako quid pro quo bat gertatu dela ematen du. Joxemari Iturralde-ren Izua hemen eleberria hizkuntza horretara itzuli den bitartean, Rax Rinnekangas-en Ilargia ihesi euskaratu digu Jose Fran Ispizuak. Oroimenetik idatzitako eleberria da liburu hau, lehenengo pertsonan narratzaileak kontatzen baitigu nerabezarorako igarotzea, uda Finlandiako iparraldean osaba-izeben baserrian pasatzen zuen bitartean. Hango giro erlijioso hertsian, adiskidetasuna, amodioa eta sexua deskubrituko dituzte protagonistak eta bere lehengusuek; eta, batez ere, ikasiko dute elkartasuna askatasunerako bidea izan daitekeela, mundu propioa eraikitzeko aukera eskaintzen dien neurrian. Baina zorion horrekin batera, heriotzarekin ere topo egingo dute aurrez aurre modu absurdo batean eta jakingo dute heriotza ez dela ideia hutsa, errealitate gordina baizik. Uda horretan protagonistak bere ifernuko jeitsiera pairatuko du eta, horren ondorioz, helduen munduan indartsu bizitzeko esperientzia jasoko du. Ibilbide honen islada egokia osatzen du eleberriaren egiturak, poza, nahigabea eta bakea ikasketa prozesu latz honen aldiak direlarik. Liburu interesgarria, Finlandia aldetik datorkiguna.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi