« Euskal heterodoxoa | Uda batez »
Laudanoa eta sutautsa / Edorta Jimenez / Txalaparta, 1996
Historia asmatuz Javier Rojo / El Correo, 1996-08-08
Laudanoa eta sutautsa sei narrazioren bilduma da. Bakoitzak bere ezaugarri bereziak dituen arren, badago puntu bat sei narrazio horiek bat egiten dutena: Aldez edo moldez, seietako gaiak historikoak dira. Lehenengo hiruretan Erdi Aro bitxi batera eramaten gaitu idazleak. Erdi Aro bitxi samarra, edo erdi asmatutakoa, zeren, narrazio hauetan, historiari dagozkion elementuekin batera, leiendetatik aterata daudela ematen duten elementu batzuen integrazioa ere gertatzen baita. Eta esan liteke Joseba Sarrionaindiaren itzalpean idatzita daudela, batez ere lehenengoa. Laugarren narrazioa, liburuari izena ematen diona, desberdina da. Garaia ez da Erdi Aroa, askoz hurbilago baizik, mende honen hasierako gertaera batzuen inguruan aritzen baita, txosten bat izango balitz bezala. Idazkeraren aldetik, narrazio korapilatsua egin du, esaldi luze eta nahasiekin. Eta hortxe du bere akats handiena: esaldi luzeetan porrot egiten baitu, narrazioa ia-ia irakurtezina da-eta. Irakurlea nahita aspertzeko asmoa bazuen, bere helburua lortu egin duela esan behar. Azken bi narrazioak, ordea, gaiaren aldetik hurbilagoak eta pirueta estilistikorik gabeak izanik (batzutan bizkaiera ere tartekaturik) aurrekoak baino interesgarriagoak iruditu zaizkit.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez