« Modernitatea, absurdua | Itzal artean »
Uzta gorria / Dashiell Hammett (Xabier Olarra) / Igela, 1996
Detektibearen lana Javier Rojo / El Correo, 1996-12-05
Uzta gorria Dashiell Hammett-en lehenengo nobela izan zen. Agentzia handi baterako lan egiten duen detektibe izengabe bat (nobela osoan ez dugu haren benetako izena zein den jakingo) hiri batera doa lan bat egitera, “garbiketa” lana hain zuzen, hiria kontrolatzen duten ganster taldeak deuseztatu behar baititu. Eta hiria bai ondo garbitu ere, horretarako kaleak odolez (“uzta gorria”) zikindu beharko baditu ere. Ekintza azkarra, honelako nobeletan ohi denez, hari askoduna eta, batzutan, piska bat nahasia, etikak dirutan zenbat balio duen erakusten duen mundu batean girotua; elkarrizketa biziak; deskripzio laburrak eta zehatzak (nobela honek dauka hiri itsusi bati buruz egin den deskripziorik onenetako bat: “hiri itsusi bat zen, bi mendi itsusik mugatzen zuten bailara itsusi baten erdian kokatua”). Hauek dira nobela honek irakurleari eskaintzen dizkion balorerik handienak. Ez dugu aurkituko pentsamenduaren finezia erakusten duen joku dialektiko distiratsurik, ezta edertasunari men eginez estiloaren erakuspen handirik ere. Nobela zuzena da, gauzak bere izenez esaten dituena. Eta azken urteotan garbizalekeriak mozorro berriz ostera ere erasotzen digula ikusita, eskergarri eta guztiz aholkugarria ere bai.
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga