kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bizitza pusketak / Jabier Muguruza / Erein, 1996

Itzal artean Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-12-07

Jabier Muguruzak literatura eta musika biak elkartu ditu bere bizitzan, inongo trabarik edo oztoporik gabe. Ez da oso ohikoa ez euskal kulturan ez gainerantzekoetan halako jarrera. Musikari literaturzale asko badago ere, gutxi dira musikari literaturgileak. Jabier Muguruzak hiru liburu ditu dagoeneko kalean: Sei lagun, sei sekretu (1994), Gabon Guanito (1995), gazteei bereziki zuzenduak biak, eta, Bizitza Pusketak, helduei begira idatzia.

Errelato-liburua dela esatearekin ez dugu argitzen, ezta zehazten ere liburuaren nondik norakoa; liburuak biltzen dituen zortzi testuak, gehienetan, errelatoak bainoago, ideiak baitira. Eta ideiak pertsonaia bihurtzen dira, eta aise ibili ere bai, lerroetan zehar. Alde horretatik, ez dira errelato edo ipuin tipikoak. Badute ipuinetik zerbait, pertsonaiak agertzen baitira nor bere inguruan kokatua, nor bere pentsamenduak airean, nor bere begirada lausoa bazterretan. Baina gehiago dira txinparta moduko deskripzioak, barne-mundu joria azaleratu nahi dutenak. Itzal artean bizi dira. Askotan geldirik, kanpoko-mundua nola eta zein abiadatan doan ikusten, edo sentitzen. Bai, sentitzen.

Ikus dezagun. Alberto Couso, Luisa Montes, Jorge Sanchez Moravia, Isidro Iriarte, Marthe eta Carmen, Dioni Agirre, Agustin Errazkin, Tomas Ara dira pertsonaiak. Bakoitzak izena ematen dio liburuko atal bati. Bakoitza sentimendu, ideia, desio baten isla da; ikurra, labur esanda. Horrela, Alberto Couso, monotoniarena; Luisa Montes, desolamenduarena; Jorge Sanchez Moravia, inkomunikazioarena; Isidro Iriarte, ihesaren beharrarena; Marthe eta Carmen, bakardadearen eta babesik ezarenak; Dioni Agirre, kalkulatzailearena. Esan dezadan bide batez oso ipuin polita dela, Kafkak idatzi zuenaren tankeraduna; Agusti Errazkin, sentikortasunarena. Oso parabola polita hauxe, obsesio tristeak lagun bat noraino eraman dezakeen erakusten digu idazleak, doinu samurrez idatzitako testu horretan. Azkenik, Tomas Ara, esperantzarik ezarena.

Doinua beti da bera: malenkoniatsua, gozo-mikatza, hits, iluna ez denetan. Musikak garrantzi handia du liburuan. Pertsonaiek musika dute maite: Chavela Vargas, Edith Piaf, Violeta Parra, Nick Drake… Horretan abila dugu Jabier Muguruza. Musika eta testua biak elkartzen ditu literatura egiten duenean ere.

Ezin amaitu ilustratzaileak aipatu gabe. Oso fina da haien lana, bai portadan, baita liburuaren barruan ere, pertsonaia bakoitza itzal artean erakutsiz. Islada izenpean agertzen dira haiek.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak