kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Tigre ehizan / Aingeru Epaltza / Elkar, 1996

Tigrea buru barruan Jose Luis Otamendi / Argia, 1996-12-08

Behin berriz, zein narratzaile indartsua eta trebea den erakusten dator Aingeru Epaltza eleberri labur honekin. Abenturazko kontakizun errealistaren itxuraren pean, Hego Euskal Herriko ihesginak protagonista dituen drama ia-ia metafisiko baten aurrean jarriko gaitu. Ehizaldi bi ematen zaizkigu paraleloan garatuak. Martin aita, eta Martintxu semea ehiztari ibiliko ditugu zein bere bidetik. Urteak dira elkarren berririk ez dutela, Espainiako Gerra Zibilak urrundu ditu. Aita Venezuelan dago, atzerriratu politikoa da; semea Lapurdin, Larresoron, familiarekin ihes eginda. Gertaerak 1944ko abuztuaren 7an jazotzen dira. Atlantikoaren alde banatan. Amets berdin batek lotu ditu aita-semeen gogoak: larri esnatu dira biak goizean, tigre baten erasoaren aurrean batak bestea babesik gabe ikusi duenean. Ametsa da, azken batean, semea eta aita ehizera behartu dituena, betiko elkar galtzea ekarriko lukeen oker handia gerta dakien ekiditeko.

Semearen ehizagaia, tigrea, suntsitu nahi duten armada alemanaren tanke bat da: aitarena, berriz, gizon bat hil duen tigrea, jaguarra. Epaltzaren idazkera ederra bizkaierak ontzen du, batez ere, Venezuelako gertaerez diharduenean, eta lapurterak Larresoroko kontuez ari denean. Ehizaldi biak berez, orrialdez orrialde dira gozagarri, eta irakurlearen jakin-gose eta irrika bizia pizten asmatuko dute bete-betean. Tigrea tigre soila baino gehiago da, alegiazko dimentsioa hartzen du. Tigrea gerra izan liteke, erbestea, aita-semeak banantzen dituena, biak ala biak etxera ezinik dauzkana. Venezuelan den gudari ohiak deserrotze urragarriari eman nahi dio aurpegi tigrearen atzetik dabilela, Lapurdin bizi den mutiko bizkaitarrak bere nongotasuna nahi du garbitu nolabait.

Azal atsegin eta mami konplexu eta aberatseko liburu baten aurrean gaude, oso doi egituratua. Neurri-neurrian emanak datoz narrazioaren elernentu desberdinak, betegarririk gape. Azken boladako euskal narratibaren, eta Epaltzaren esku helduaren lagin dotore bat.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak