« Intelektualegia beharbada | Transizioari begira »
Harreman arriskutsuak / Choderlos de Laclos (Jon Muñoz) / Ibaizabal, 1997
Eskutitz arriskutsuak Javier Rojo / El Correo, 1998-03-04
Choderlos de Laclos-en Harreman arriskutsuak eleberriaren euskal itzulpena agertu berri da gure artean. Istorioa, azken urte hauetako filme batzuei esker, ez zaigu ezezaguna: Valmonteko bizkondeak eta Merteuileko markesak joku bitxi bat antolatu dute gazte batzuk seduzitzeko; benetako jokua, ordea, beraien artean ematen da. Eleberria idazteko, eskutitzen artifizioa erabili du idazleak, joku horretan parte hartzen duten pertsonaiek elkarri bidalitako gutunena, hain zuzen. Hauek, tonuz eta estiloz, oso ezberdinak dira, fikziozko idazlearen nortasuna isladatu nahi dute-eta. Honetan izan du itzultzaileak (Jon Muñoz) bere arazo nagusia. Batetik, garaiko tonua eman nahi izan dio itzulpenari (gogoratu liburu hau XVIII. mendekoa dela) eta horretarako lapurtera klasikoari asko zor dion idazkera hautatu du; bestetik, pertsonaien estilo berezkoa ere erakusten saiatu da. Aitortu behar dut batzutan irakurketa zaila gertatu zaidala. Zailtasun hau, ordea, ez diogu itzultzaileari egotzi behar: istorioa konplexua da, bidezidor askorekin eta zehar-aipamenez beteta. Patxadaz irakurtzeko liburua da, oso euskara kultoan dagoena. Hauxe da itzulpenaren birtuterik handiena; baita irakurle arrunt batek aurki dezakeen oztoporik handiena ere.
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez