kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Kilkirra eta roulottea / Joxemari Iturralde / Erein, 1997

Transizioari begira Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-03-07

Azken orrialdean, behe aldean, agertzen diren datei erreparatuz gero konturatzen gara zortzi urte behar izan dituela Joxemari Iturraldek nobela hau burutzeko. Bere lana seriotan hartzen duela egiaztatzen du halako datuak, ez baita ohikoa, gure artean bederen, idazle bat horren antsiatsu agertzea bere lanari buruz. Horrek ez du esan nahi zenbait idazlek zinez hartzen ez dutenik nork bere literaturgintza, baina hainbeste urte nobela bat taxutzen, hori beste kontua da.

Nobela, esan beharrik ez dago, mardula da (514 orrialde, segidakoak gainera), gaia ere halakoxea delako: transizioa Euskal Herrian. Ez da aurreneko nobela gai hori ukitzen duena eta, seguruasko, azkena ere ez da izango. Badirudi gutako bakoitza garai horretan egin zuenaren kontu ematera behartuta dagoela. Dena dela, ez dago literaturan gai onik edo txarrik, gaiaren aprobatxamendu ona edo kaskarra baizik.

Alde horretatik begiratuta, Iturralderen nobela honetan gaia oso ondo aprobetxatuta ez dagoela esango nuke. Ideia polita da: amerikar bat (kilkirra) Euskal Herrira etorri da, maite izan zuen emakume baten arrastoei segika, bere aurpegiaren trazak aurkitu nahirik hark berriztatutako gargoletan. Gero, dena konplikatu egiten da, giroa, politikoa batez ere, berezia baita, eta amerikarra irakasle sartzen da Institutu batean, ingelesa erakusteko. Bizimodu horretaz asperturik, roulotte bat hartuko du eta austo-stop eginez (roulotte eta guzti) Euskal Herria bisitatzen hasiko da.

Ez da nobela lineala, aurrera-atzera dabil, uneak hartaraturik, oroimenak bultzaturik. Pasadizoak era horretan daude loturik eta horixe da, hain zuzen, nobelak daukan onena: eraiketa maixuki landua, pasarteak elkarrekin lotzeko abildadea, pasarte batetik bestera ia oharkabe igarotzeko erraztasuna; hitz batez, artisau lan bikaina. Istorioak besterik dira, nire ustez. Batzuk erakargarriak eta, suelto irakurrita, berez indartsuak badira ere, hunkigarriak ere bai tamaina batean, anekdota asko dago liburuan, istorio, funtsezko istorio izateke. Ez dut ukatuko dokumentazio lan handia dagoenik liburuan, ezta aisa irakurtzen denik ere, baina oro har, dena kontatu nahiak galtzen du nobela.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak