kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Hau mundu arrano hau / J. B. Bilbao "Batxi" / Susa, 1997

Portuetako kronikak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-03-14

Zenik ez nekien. Aditzerarik ere ez nuen. Horra hor egia. Aitortu behar dut ez naizela ibiltzen artxibategietan edo hemeroteketan paper zaharrak miatzen, belatz begiez han-hemen zer aurkituko. Paper berri zuriak ugari baititut bazterretan, horko horituen bila hasi gabe. Liburu honetako hitzaurrean Iñigo Aranbarrik eta Koldo Izagirrek esaten dutenez, hogeita zortzi urte zituela hil omen zen (1916ean, gerra-urtean) itsasoan itota, itsasontzia galduz batera.

Liburuan ez dira “Batxi” Bilbaoren kronika guztiak argitaratu. Edizioaren prestatzaileek aintzat hartu dituztenak baino ez. Landu ere bai testuak: jatorrizko akatsak zuzendu, zenbait neologismo kendu. Oro har erdi-bide bat aukeratu dute, bizkaiera batutik euskara batura doana. Aldaketak, itxuraz, ez dira ugariak izan, bizkaierazko testu jator eta bitxia balitz bezala irakurtzen baita liburua. Zenbait aditz-erak, zenbait hatxek, zenbait joskerak, salatzen dute “Batxi” ez zen garaiko eskuek ukitu dituztela hark atondutako hitzak.

Ondorioa polita da. Liburu atsegina eta erraz irakurtzekoa, prosa suelto eta arina, labur eta motz esateko. Kronika hauek bitakora-kaiera horien antzera daude antolatuta. Itsasontziak geldialdia egiten bazuen porturen batean, han zegoen “Batxi” ikusten zuena kontatzeko. Eta horrelakoetan gertatzen den legez, kurioso samarra bada, berezia ere bai batzuetan, idazleak ikusten duena, areago da ikusten ez duena edo kontatzen ez duena. Idazlearen ikusmira gehienetan mugatua dela esango nuke: kaia, kaialdea, marinel mundua, merkataritza, itsasontziak, oporketa… Bisitatzen duen herrian gehiegi sakondu gabe. Dena dela, haren aldera esan behar, zorrotza zela bere iritzietan, arranoak berez diren bezala: inongo eskolatan ikasten ez den senaz horretara emanak.

Batzuetan, ordea, berri batzuk ematen ditu aske samarrak, laburrak tamalez. Edo gertakariren batek gogora ekartzen dio berak ezagututako gertakari antzekoren bat. Horiek, irrigarriak normalean, gatz eta piparrez kontatuak daude. Ipuinak dira ia. Eta diren bezala hartu behar.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak