kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Nire soneto beroak / Luis Mari Mujika / Kutxa Fundazioa, 1997

Natura eta herria Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1998-03-07

Kutxa Fundazioak antolatzen dituen sariek xarma berezia dute. Orain dela bi urte antolatutako sariak dira, lehengo urtearen bukaeran argitaratuak, eta guk orain dakartzagu lerro hauetara. Gainera, beste zenbaitetan esan dugun bezala, lan hauek banaketa kaxkarra dute baina, bestalde, salneurri merkea dute aldeko.

1996ko Irun Hiria Literatura Sariak, idazle berak irabazi zituen bi arlotan (olerkian eta eleberrian): Luis Mari Mujikak. Olerki sailean Nire soneto beroak lanarekin gailendu zen eta eleberrien arloan Bidean ihes… liburuarekin. Bi lanon iruzkina egitea da gure asmoa eta, gaurkoan, olerki saria irabazi zuenarekin hasiko gara.

Hala ere, lehenago bi hitz egin nahi genituzke alearen inguruan. Luis Mari Mujika 1939. urtean jaio zen Lizartzan, eta txalotzekoa da berak bai literaturan eta bai hizkuntzalaritzan egindako lana. Ez soilik ugaritasunarengatik, baita sortua izan zen urteetan euskaraz idaztea eta euskararen alde borroka egitea ez zelako erraza ere. Agian bere izenak ez du izan beste zenbait idazleren ospea eta kalitatea, baina 60ko hamarkadan, frankismo garaian, ez zuen gauza erraza izan behar idazteak.

Poesiaren arloan, hauek dira nabarmen daitezkeen bere liburuak: Urdin eta burni (1965), Hitzak ebakitzean (1975), Zortziko Hautsiak eta Erromantzeen airera. Narrazioaren arloan bereak dira Bide giroak (1963), Poeta baten narrazio nagiak (1986), Udarbe eta Urtuella lekuko (1995), Hiru egun Larburun (1995) eta Loitzu herrian uda-partean (1996). Azken lan hauek, gainera, Txomin Agirre bezalako sarien jabe dira.

Luis Mari Mujikaz hitz egiteko orduan ez dugu ahaztu behar euskararen alde eta euskara aztertuz egin duen lana ere. Bera, zuzenki, toponimian eta euskal lexiko zaharraren mugetan murgiltzen eta sakontzen saiatu da. Bere lanaren emaitza euskal toponimiazko materialeak liburu sailean (10 ale) laburbilduta dago. Hiztegi tekniko honetan, euskal lexiko zaharra eta euskal toponimia aztertzeko aukera paregabea dugu.

Orain, ordea, bere azken literatura lanaz hitz egin behar dugu. Nolakoak diren Nire soneto beroak? Sutsuak, amodioz eta pasioz idatzitakoak. Gai nagusia natura dute, baina natura hau ez zaigu inoiz bakarrik heltzen. Bai bere forman eta bai bere esanahietan laguntzarekin etortzen zaigu.

Formetan Mujikaren natura ez da errealista, majikoa baizik; idazleak sortzen dituen irudiak ez ditugu erraz kokatuko naturan, guztiak bere irudimen eta bizipen pertsonaletatik pasata baitaude.

Esanahiekin ere antzekoa gertatzen zaigu. Natura Mujikarentzat esanahi desberdinez hornitua dago: hizkuntza, herria, aberria… Esanahi desberdinak, bai, baina antzeko gaien ingurua. Eta beti sentimendu apal, umil, gozo eta sutsuarekin.

Agian soneto hauek ez dira zuen bizitzako olerkiak izango. Agian, bertan erabiltzen den hizkuntza eta estiloa ez duzue bertakoa eta gertukoa sentituko. Agian, natura, hizkuntza eta herria jorratzeko era ezaguna eta erabilia egingo zaizue. Baina kontutan hartu, amodioz eta pasioz idatzitako olerkiak irakurtzeak pena merezi duela beti.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak