kritiken hemeroteka

8.544 kritika

« | »

Arthur erregearen egintzak. 2 Lancelot / John Steinbeck / Igela, 1997

Zaldun aspertuak Javier Rojo / El Correo, 1998-03-18

John Steinbeck-ek Malory-ren istorioak gaurko irakurlegoari egokitzeko asmoarekin edo ekin zion Arthur erregearen egintzak liburua idazteari. Orain, “Merlin” izeneko lehenengo liburukiaren ondoren, Lancelot-i dagokion bigarrena agertu zaigu euskaraz, Joseba Urteagaren itzulpenean. Bigarren liburuki hau batez ere Lancelot-i buruzkoa den arren, Gawain, Ewain eta Marhalt zaldunen istorioak ere kontatzen dira. Abentura eleberritzat hartu daiteke liburu hau, Mahai Borobileko zaldun ezagunak leku batetik bestera ohorearen izenean borroka egiten ikusten baititugu orrialde horietan zehar. Baina, gaiak epikoa badirudi ere, ikuspuntuak ilusio hori hausten du oso: zaldun noble ustezkoak harroputzak, zenbaitetan lelo xamarrak, askotan txikikeria zentzugabeez keztatuak baitira. Benetako heroiak izan nahi lukete, baina horrelako heroien garaia pasatu dela ematen du. Steinbeck-ek Malory-ren istorioak gaurko irakurleei egokitu omen zizkien, baina hau egitean parodia egin zuen, bere heroiak Manchako zaldunaren lehengusu txikiak besterik ez baitziren. Liburua errez irakurtzen da (ez dirudi itzulpena denik) eta guztiz aholkugarria iruditzen zait. Gainera, Steinbeck bezalako idazle bat beti aukera segurua da liburu bat hautatzerakoan.

Azken kritikak

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak