« Bertsolaritzen kronika | Probetxuzko jakituria »
Negu batez Mallorcan / George Sand (Miren Arratibel / Aintzane Atela) / Ibaizabal, 1999
Turista erromantikoa Javier Rojo / El Correo, 2000-11-01
George Sand ezizenaz ezagututako idazle frantziarrak (1804-1876) Chopin lagun zuela Mallorcan pasatutako neguaren kontakizuna agertu da euskaraz, Negu batez Mallorcan izenburuarekin. Izan ere, iparraldeko pertsona kultu batek hegoalde basatira egin zuen bidaian oinarritzen da kontakizuna, erromantikoen artean antzeko kasuetan ohikoa den miresmen eta arbuioaren nahasketa bitxi baten bidez egina. Alde batetik, primitibismoaren bila zihoala zirudien, gizaki zibilizatuek ukitu gabeko naturaleza aurkitu nahian. Baina, bestaldetik, idazlea kexu zen, behin eta berriro, bere lurraldean izaten zituzten erosotasunak falta zituztelako. Gauzak horrela, liburu honek ia-ia amorruz beteriko gida turistiko maltzurra dirudi, non bidaiaren kontakizuna, irlako paisaia ederraren eta eraikin zaharren deskripzioa eta beste idazle batzuengandik hartutako pasarteak (askotan leienden antzeko istorioak kontatzen dituztenak) biltzen baitira. Baina Mallorcako jendeaz hitz egiten duenean, gorrotoaren mugan dagoen sentimendua erakusten du, hango biztanleak akats guztien jabe bihurtzen baititu. Chopin-i buruz, ordea, zeharkako aipamenak, besterik ez. Ametsezko hegoaldearen bila, bere gustuen neurrikoa ez zen errealitate bat aurkitu zuen idazleak bidaia horretan.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria