« Turista erromantikoa | Kultur adabakiak »
101 gau / Txiliku / Elkarlanean, 2000
Probetxuzko jakituria Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-11-04
Ehunda bat gau asko dira, banaka bartuta ere, baina zenbaki hori ageri da liburuan, eta, zenbakia kopuru zehatz bati dagokionez gainera, ehunda bat gau horiek benetakoak izan direla pentsatu behar: ez mila eta gau bat gehiago haiek bezala, ipuin hutsa, literatura, bizitzarekin zerikusirik ez duen zerbait. Hasiera-hasieratik erakusten baitizkigu Jesus Mari Olaizaola “Txiliku”k bere kartak: “Egunero, gauero, lan bat egitera tentatu nauen idazlan horrek 101 gauerako lana emango dit gaurtik aurrera… Baldintza batzuk ere jarri dizkiot neure buruari lehen egun honetan. Ahaleginduko naiz egunean gertatutakoarekin eta neure buruarekin zuzenean zerikusia duen ezer ez kontatzen, 101 gau hauek eguneroko edo diario gisa erabiltzeko tentaziotik aldendu egin nahi baitut”.
Horrela bada, idazteari ekin zion egunero gauez, edo egunero gauero, nahi den bezala. Testu laburrak dira jeneralean, txukun antolatuta, hori hai.
Badute batzuk ipuin tankera; beste batzuek aforismoarena duten bezalaxe; eta badira hirugarren batzuk saio laburtzat jo daitezkeenak. Gaiak ugariak dira, bizitzakoak bezala. Badute zerikusirik egunerokotasunarekin, ez bizitza intimotzat joa bera, baizik eta memoriadun ekintzatzat hartua, alegia egiten dugun guztia, lehenxeago ala geroxeago. Gure oroimenak ateratzen baitu kanpora, eguras dadin. Egiten duguna pentsamendu baita, edo irakurketa, edo… ez dakit, beti ari gara zerbait egiten, eta hori geratzen da gure barnean gorderik altxor bat balitz bezala. Euskararen inguruko kontuak ugariak dira, baita animalia txikiei buruzkoak ere, zehatzak horiek, entomologo batenak baitirudite. Erraz irakurtzen dira eta neurri batean probetxuzkoak ere badira testuok.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez