« Umore kontuak | Hildakoen hatsa »
101 gau / J.M. Olaizola Txiliku / Elkarlanean, 2000
Kultur adabakiak Javier Rojo / El Correo, 2000-11-08
J.M. Olaizola, Txiliku ezizenaz ezagututako idazleak bitxikerien bilduma eskaintzen dio euskal irakurleari 101 gau izen “plagiatua” duen liburu honetan. Idazlana atal txikiez osatutako liburu zatikatua dugu, non denetariko istorioak eta istorio ez direnak ere agertzen zaizkigun. Liburuaren itxura hutsari erreparatuta, ezinbestekoa da Sarrionaindiaren edo Lertxundiren zenbait libururekin ez konparatzea. Mamiak Sarrionaindiak burututako horrelako liburuekin zordun dela erakusten digu. Kulturaren pilulak, entziklopedietako jakintza marginalak, eskaintzen zaizkio irakurleari, batzuetan interesgarriak, bestetan, ezagunegiak direlako edo, betiko kontuen itxura hartzen dutenak. Ehun eta bat ataletan gai batzuk errepikatzen dira (idazlearen buruaren inguruan zelatan daudenak), gaiak gaiari deituko balio bezala. Honelako bilduma liburuak euskal literaturan azpigenero bat osatzen ari dira, hainbeste idazleren zaletasuna ikusita. Adabaki-literatura dei geniezaioke genero honi. Edonola ere, zaila da honelako liburu batez literaturaren ikuspuntutik iritzirik ematea, orrialde horietan, berez, ez baita literatura egiten, irakurgaien bilduma baizik. Irakurleak gehiago eskatzen ez badio, interesgarria irudituko zaio, noski.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi