« Nazionalismo teorikoa | Turista erromantikoa »
Bertso kontuak / Joxe Mari Aranalde / Auspoa, 1999
Bertsolaritzen kronika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-10-28
Ez da aurtengo liburua, garbi dago hori, iazko data baitakar baina min piska bat ematen zidan liburua zegokion apalean ahazteko zorian ez ezik, izan ere apalategia izan baitaiteke liburuaren kondena betlkoa, abandonatuta ere ikusteak Oroitzen naizenez, liburua gustura irakurri nuen bere garaian, gaur atal bat eta bihar bestea, liburuak irakurri behar diren bezala, presarik gabe ahal dela, eta ez nuke aipamenik egiteke utzi nahi.
Esan dezadan, beraz, hasteko, artikuluak direla liburuan bildutakoak. Aukeraketa egina dago, hala dirudi behintzat. Pentsatzekoa denez, bertsolaritzarekin zerikusirik haundiena dutenak jasoko zituzten liburura, baste batzuk bazterrean edo bidean, hurrengo baterako agian, utziz. Izenburua ere Bertso kontuak denez, ez dago aitzakiarik besterik pentsatzeko. Artikuluak 1986, 1987, 1988, 1989 eta 1990ean idatzitakoak dira Deia egunkarian.
Ni bertso kontuan ezjakin hutsa naiz; halakoak gurean aitortzea zilegi bada, barkatuko didatelakoan nago.
Oraindik areago, bertsozale banaiz ere, halamoduzkoa eta bertan beherakoa, etxean eta bakardaderik bakarrenean aritzen dena, hala neuk aukeratzen baititut nahi
ditudanak eta haiekin poz piska bat ekartzen neure barnera, ez dut bertsogintzarako ez begirik ez belarririk.
Ez dut esango arrotza zaidanik, baina ia. Hala ere aitortu behar dut Joxe Mari Aranalderen zenbait artikulu irakurrita, interesatu egin zaidala gaia.
Artikuluak, egunari lotuta daude, horregatik batzuek galdua dute dagoeneko idatzi zuen uneko beharra, eta distantziaz ikusirik begte zerbait dira; bertsolaritzaren kronika polit bat.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez