kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Abertzaleak eta ezkertiarrak / Julen Zabalo / Elkarlanean, 2000

Nazionalismo teorikoa Javier Rojo / El Correo, 2000-10-25

Julen Zabalo ikuspuntu teoriko batetik saiatu da Abertzaleak eta ezkertiarrak izen adierazkorra duen liburu honetan abertzalea izatea zer den argitzen. Honetarako nazionalismo mota guztiak birpasatu ondoren, Euskal Herrian “hizkuntza-lurralde” nazionalismoa, non hizkuntzak batez ere funtzio sinbolikoa betetzen baitu, nagusi dela diosku. Mota honi aldaketa batzuk egitea proposatzen du “kultura-lurralde” nazionalismo baten alde agertuz. Hasieratik teoriaren ikuspuntua hartu duela esan digu, baina teoria, aldarrikapena eta etorkizunerako aurreikuspenak diruditenak nahasita agertzen dira, teoria liburuaren eta panfletoaren arteko mugak apurtuz. Edonola ere, liburuan esaten dena baino esanguratsuagoa iruditu zait isiltzen dena edo zehaztu gabe geratu dena. Zeren oinarri-oinarrian dauden zenbait kontzeptu garrantzitsu argitu gabe geratu baitira nire ustez: nazioa, lurraldetasuna edota kultura bezalako kontzeptuak behin eta berriro aipatzen ditu, zer diren edota zertan oinarritzen diren argitu gabe, horrela oso eztabaidagarriak izan daitezkeen puntuak saihestuz. Politikaz maila teorikoan mintzatzeak beste abantaila bat ere badauka. Euskal Herriko egoeraz eta egoera honen alderdirik mingarrienez ezertxo ere ez esatearena, alegia.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak