« Holan bai | Amodioa nerabeentzat »
Berlin Alexanderplatz / Alfred Döblin (Anton Garikano) / Ibaizabal, 2000
Europa bi gerren artean Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-03-24
Aitortu behar dut gozamena izan dela niretzat liburu hau euskaraz irakurtzea, gozamena izan zen bezala gazteleraz irakurtzea: aspaldiko kontua, ez ahaztua ordea. Berebiziko zirrara, liburu batzuek —onak izan ala txarxak, berdin— soilik lor dezaketena, eta ez jakin zergatik, ez baitago arrazoi sendorik, arrazoimen argitara, enpirismoaren harira, argi dezakeenik. Virgilioren Heriotza, Ulises, Berlin Alexanderplatz, Gauaren Muturrerainoko Bidaia…
Garai bateko liburuak dira, gain behera zetorren mundu haundi eta dotore baten oinazetan idatziak. Gizakiak bere galbidean ibili ditzakeen pausoen kronika zehatz eta larriak.
Lehen Mundu gerraren ondorioz sortu eta onduak, odol eta minez, kezka eta antsiaz gizenduak berak. Izan ere, europarrak jai batera bezala, dantzara bezala, joan ziren sarraskira, hiltegira zihoazenik jakin gabe noski, ordu arteko gerra-eredua bestelakoa baitzen.
“Bere atzean errepikatzen du danborrak. Aurrera, aurrera. Gerrara goazak. Sendoak urratsak, gurekin ehun atabal zetozak, egunabarra, ilunabarra, denontzat heriotza bakarra”, Döblinen testua da, eta argi adierazten du gerra aurreko giroa nolakoa zen. Hilkintzak eragindako gogoetak bultzatu zituen europarrak ordu artekoaz beste egin eta aurrerabidean gerorako oinarri sendoak jartzera. Baina ez zuten halakorik lortuko, Lehen Mundu Gerraren eta Bigarrenaren arteko denboraldia, atseden hartzeko soilik izan baitzen, era bateko sarraskira jauzi egiteko abiada hartzekoa hain zuzen.
Bi gerrok, eta Espainiakoa —gurea beraz—, bakarra izan baitziren funtsean. Berlin Alexanderplatz edo Franz Biberkopfen istorioa, Europa zer izan den, zer den beraz, ulertzeko lagungarri da.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres