kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Hamaika ipuin / Juan Martin Elexpuru / Elkarlanean, 2000

Holan bai Igor Estankona / Deia, 2001-03-23

Adi honi: “Lehen aldia da elkarri eskua ematen diotela. (…) Izerditan du eskubarrua Martiñak. Txokolatea jan ondorenean ahoko gozoa ez kentzeko beste ezer ahoratu nahi izaten ez duen bezala, ez du ezer ukitu nahi esku harekin… berriro Andoniren eskua ez bada”. Bergararraren hamaika ipuinetatik lehenengokoan horrelako lerroak aurki daitezkeenean, badakigu liburu osoa irakurtzea ez zaigula damutuko, aurrera jo behar dugula halabeharrez. Hasieratik konturatu naiz esaldi horiek idazteko kapaz dena sentiberatasun izugarridun istorioak harilkatzeko kapaz ere badela. Ia hogeigarren mende osoa gurutzatzen duten pertsonaia, egoera eta gai desberdinak biltzen dira hemen, guda, maitasuna zein erlazio sozialak garairik eta formarik gabeko zeozer direla berretsiz. Satelite bidez zein sutondoan eserita euskaldun generazio desberdinek antzeko gauzak esaten dizkiote elkarri. Cristina Fernadez eta J. Felix Igartuak atondutako azalak pista ugari ematen ditu liburua ireki orduko. Baina benetako gozamena gero dator. Elkarrizketak zuzenean grabatu eta gero transkribatutakoak direla dirudi, hain dira zuzenak, biziak, narratzailearengandik autonomoak.

Edozein tabernatan entzundakoak ematen duten istorio arraroak ere, gustu onaren eta luma oraindik hobearen galbahetik pasatuta datoz. Amaitzen direnean ere zerbait esaten jarraitzen duten ipuin laburrak dira, pertsonaiak guri hitz egiteari utzi, agur esan eta sorbaldatik helduta kalean behera apurka-apurka galtzen joango balita bezala. Ez dakit.

Liburu hau irakurri egin behar da. Gauza asko idatz ditzaket hemen eta benetan ardura duena ahaztu: bizi egin behar diren orrialdeak dira. Behar bada ipuin guztiekin ez —denok ez gara belaunaldi berekoak, ez ditugu bizipen berberak— baina bateren batekin identifikatua sentituko zara zu ere. Gauza normaletaz hitz egiten duelako, normal, estridentziarik gabe. Gerra zibilean hiltzen duten gizon baten istorio mikatza da, adibidez, lehenengokoa. Eta hain lasai kontatzen da, hain apal, non orduko faxistenganako amorrua elikatu beharrean, gure alde eroritakoenganako maitasuna biderkatu baino ez baitu egiten. Eta gero irribarrearen tartea dago, eta ironiarena, eta denok pentsatu baina inoiz esan ez dugun hori idatzita ikustearen konplizitatearena. Liburu konpletoa, edozelan ere. Ondo gastatutako dirua.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak