kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Lur bat haratago / Joan Mari Irigoien / Elkarlanean, 2000

Ezinezko lurra Javier Rojo / El Correo, 2001-03-21

Joan Mari Irigoienen azken eleberria da gaurko liburua. “Lur bat haratago” liburuaren kontrazalean esaten denari kasu eginez gero, euskaraz inoiz egin den eleberririk mardulena. Nobela, egia da, mardula da, luzea, eta irakurleari arreta berezia eskatzen dio. Argumentuaren aldetik, nobela historikotzat edo har liteke, zeren gertakariak XVII. mendearen bigarren erdian kokatzen baitira. Lehen pertsonan idatzita (testua protagonistak adiskide bati zuzendutako idazlan luzea bailitzan aurkeztuta dago) eta garaiko idazkera, hau da, estilo barrokoa, imitatu nahirik, protagonistaren bilakaera existentziala kontatzeko asmo du eleberriak.

Dena dela, eta idazleak eleberri hau burutzeko egin behar izan duen ahaleginari merezi duen balioa aitortu eta gero, esan behar dut emaitza ez zaidala ahalegin horren parekoa iruditu. Irigoienek hain gustukoak dituen kontrajarpenak eta dikotomiak alde batera utzita, zenbait gauzak pixka bat faltsuak dirudite: idazkera barrokoa imitatu nahiak, adibidez, berarekin darama pastitxearen arriskua, liburua, batez ere narratiboak ez diren ataletan, astuntzeaz gain; pertsonaiek, bestaldetik, beste garai batetik txertatuta dirudite. Gertatu ezin izan zena espekulazioaz haratagoko lur batean baitago.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak