« New Yorkeko bizitza | Ezinezko lurra »
Gabriel Aresti biografia / Angel Zelaieta / Susa, 2000
Aresti, idazlea Javier Rojo / El Correo, 2001-03-14
Gabriel Arestiren urtea idazle honi buruzko liburu, ekitaldi eta abarrez beterik izan dugularik, aipagarria iruditzen zait Angel Zelaietak idatzitako “Gabriel Aresti. Biografia” izeneko idazlan hau. Zelaieta, honetan ez dago dudarik, ondo informatutako biografoa dugu, liburuan agertzen diren aipuak lekuko. Askotan lehen eskuko informazioa ere jasotzen du, bera ere Arestiren ondoan ibilitako idazlea baita. Informazio hau guztia aprobetxatuta egindako biografia hau idazlea ezagutzeko derrigorrezko lanabesa da.
Gauzak honela, agertzen zaizkigu Arestik hainbat gauzaz pentsatzen (edo, behintzat, idazten) zituenak, adiskide eta etsaien hitzak, polemikei buruzko informazio (ezinezkoa zait Aresti polemikaren batean sartuta egon gabe imajinatzea). Informazio zabala; liburuak, ordea, inpresio bitxia utzi dit: pertsona iluntasunean geratu zait, idazlearena pertsona izkutatzeko maskara bailitzan. Izan ere, Zelaietak gutxitan egiten du datuen balorazioa. Badakit jarrera hau biografoaren aukera dela, eta honetan jator jokatu duela, baina, nik neuk behintzat, batzutan biografoaren iritzi gehiago eskertuko nituzke… itzurka bezala doan idazlearen atzeko pertsona horrengana pixka bat behintzat hurbildu ahal izateko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez