« Ahots biderkatua | Aresti, idazlea »
Piano gainean gosaltzen / Harkaitz Cano / Erein, 2000
New Yorkeko bizitza Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-03-10
New York, hiri erraldoia, denok dakigun bezala, gizon-emakume askoren ametsen topaleku, gure zibilizazioaren nondik norakoa ederki adierazten duen etxe-multzoa. Zer gehiago da New York? Zenbat New York daude? Hara joandako bakoitzak ez al du itzuleran ekartzen New Yorken irudi bana? Galdera asko dira, eta egin daitezke gehiago ere bai, hartaraino ematen baitu gaiak. Harkaitz Cano New Yorkera joan zen, nobela bat idatzi behar zuela aitzakiatzat hartuz (idazle orok gure bizitzako une batean zein bestean egin duguna, herrian bertan idazteko gauza ez garelako bainoago, kanpoan —bakardadearen eraginez batez ere—, norbere lanean konzentratzeko errazago zaigulako) eta handik nobela ez ezik, hango egonaldiaren berri ematen digun liburua ekarri digu.
Idazleak berak aitortzen duenez, liburuko pasarte asko “Egunkaria”n argitaratuak izan ziren, baina orain liburuan azaltzeak batasuna eman die guztiei: lehen puska soil zirenak, orain osotasun bateko partaide dira. Nik, egia esan, pozik irakurri dut liburua. Areago esango nuke, sei ordu irauten duen bidaia batean hasi eta bukatu nuen liburua, autobusaren abiadurak ez baitzidan behin ere irakurketa eragotzi. Harkaitz Canok bere buruaz ez ezik (zerbait normala, azken finean bera da kronikaren abiapuntu) inguruan edo ondoan bizi direnei buruz idazten du. Ez dut esango historia harrigarriak direnik —zinemaren eraginez Estatu Batuetako bizitza ezaguna baitzaigu oso, gurea baino ezagunagoa agian—, baina bai bitxiak. Saiatu da —hala dirudi—, dibertigarrienak edo barregarrienak gogoratzen. Horrekin batera New York hiriaren deskribapen zehatz samarra ere egiten digu. Pianoarenak, esaterako, Carverren garaiko ipuingintza dakarkigu gogora, bizia baita oso.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez