« Lehorreratutako itsastarraren gogoetak | Beti jaten »
Puskak biziz / Juanjo Olasagarre / Susa, 2000
Ahots biderkatua Javier Rojo / El Correo, 2001-03-07
Olerkia nitasunaren esparru berezkoa omen da; poema poetaren beraren sentimenduen isla zuzentzat hartu izan da askotan. Ohiko iritzi hauen aurka, Juanjo Olasagarrek bestelako bideak ere badaudela erakutsi nahi izan du “Puskak biziz” poema liburuan. Poetak ageriko nitasuna alde batera utzi du eta, bere ahotsaz mintzatu beharrean, pertsonaia batzuen eskuetan utzi du poemen ardura. Idazleak asmatutako pertsonaia hauek elkarri zuzentzen dizkiote hitzak, beraien artean elkarrizketa antzekoak sortuz.
Hitz hauek, erreferentzia gurutzatuek eta guztia lotzeko gordetzen den hari narratibo ahulak antzerkitik hurbil jartzen du poema liburu hau. Idazlea saiatu da, bere aldetik, poemak sortzen dituzten ahots desberdinak bereizten, bakoitzari bere ezaugarriak emanez. Ez du beti horrela egiterik lortu, ordea. Izan ere, tonu etsian eta denboraren iragatearen aurreko jarrera ezkorrean ia denak oso antzekoak dira, enbor bereko ezpalak, edo olerkari bakarra biderkatzearen ondorioak. Poemak asko, gainera, narratiboak dira oso eta beren poematasunak, agertzen direneko testuinguruaren ondorioa ematen du, beren ezaugarriena baino gehiago. Edonola ere, erromantizismoaz aspertutako irakurleek agian aurki dezakete hemen zerbait desberdin bilatzeko lekua.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez