« Europa bi gerren artean | Kartzelako kontuak »
Matte-matte / Antton Kazabon / Gero, 2000
Amodioa nerabeentzat Javier Rojo / El Correo, 2001-03-28
Liburu honen formatua eta argitaratu deneko saila kontuan hartuz gero, irakurleren batek aurreiritzi okerrak egin ditzakegu. Izan ere, “Matte-matte” Antton Kazabonek idatzitako poema liburua da, gazteei begira egindako poema liburua, hau da, haurtzaroa atzean utzi eta nerabezaroan sartu berriak diren irakurleei zuzendutako poema liburua. Orrialde horietako gai nagusia maitasunarena da.
Lehenengoz maitemintzen diren gazteen ikuspuntura egokituta daudela ematen dute poema hauek, gai honetan jarrera oso erromantiko eta idealista azaltzen baita. Poemaren batean, gainera, idazleak beste pauso bat eman nahi izan duelarik, erotismo punttu leuna ere agertuko da. Gai nagusi honen ondoan, beste batzuk ere agertuko dira, naturalezarena, adibidez, baina bigarren maila batean eta gehienetan gai nagusi horren menpe, nonbait. Poemak soinuen paralelismoaren gainean eraiki dira batez ere, errimari berebiziko garrantzia emanez, metrika tradizionalean ohikoak diren estrofa motak erabili gabe. Gazteei zuzendutako poema liburuak oso urriak dira eta, alde honetatik, haren balioa azpimarratu behar da. Eta agian halako irakurleei zuzenduta egoteagatik, duda mudazko oreka puntu batean dagoela dirudike, bi munduren (haurren eta helduen munduen) artean.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi