kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Salbazioko Armada / Taia Abdela (Patxi Zubizarreta) / Alberdania, 2007

Norbere buruaren bila Igor Estankona / Deia, 2007-05-18

Parisen bizi den Marokoar idazle gaztearen “Salbazioko Armada” eleberri gozoa da, eta gazia. “Mon Maroc” (2000) eta “Le rouge du tarbouche” (2005) liburuen egilearen lan honi ekin dio Patxi Zubizarretak, itzuli behar izan dituelarik intzestuaren zaporea, nortasun sexualaren bilaketa, xamurtasuna… eta uneka gogortasuna ere bai.

Tabuen aurka idatzi du oraingoan Taia Abdelak. Idaztea norbere bizitza ordenatzea ere izan daitekeela frogatu du beste behin “Salbazioko Armada” honekin, kutsu autobiografiko handia daukan terapia antzeko honekin. Hipokrisiaren aurkako aldarria ere bada nolabait, baina garraztasunak ekidin gura izan balitu bezala, diskurtso sano humanoa darabil, jolasa eta umorea uztartuz. Idazleak berak esana da, auziari garrantzia kenduz bezala, bere bizitza ulertzeko “garrantzitsua” delako idatzi duela homosexualitateaz edo intzestuaz. Horregatik dario liburuari naturaltasun elegante bat, eta horregatik da deskripzio hotz baten antzekoa eta ez proklama bat. Bide batez, horrexek egiten du hain baliotsu.

Idazle izan gura ez zuen idazle baten lana ei da “Salbazioko Armada”. Eta juzku borobilegirik egin nahi ez zuen idazle baten epai zalantza bakoa ere bai. Bizitza honetan bilatzen dugunak besteko pisua baitauka derrigor gurekin doanak; kultura bateko parte izan eta harekin talka egiten dugunean sortzen diren galderak, esate baterako. Horiei erantzun bat emateko ahalegina ere bada “Salbazioko Armada”. Magrebeko eta Europa ustez “zabaleko” ohituren artean erdi-harrapaturik, ezinezko sintesi baten ilusioak gidatzen du idazlea.

Marokon arrotz, Europan arrotz. Frantsesez idazten du, eta arabiera dabilkio zainetan. Horrek distantzia onuragarri bat hartzea ahalbideratzen dio, hanka bata han eta bestea hemen izatea eramangariago bihurtzen diona. Horregatik da behar bada hain interesgarria “Salbazioko Armada”. Harrapatu egingo zaitu zu ere, deskribatzen oso zaila den fintasun batekin idatzi duelako.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak