kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Sustrai beltzak / Jon Arretxe / Elea, 2006

Beldurra eta abentura Alvaro Rabelli / El País, 2007-05-14

Ezin da ukatu Jon Arretxe literatur generoen zalea denik, bidaia liburu eta umore sail zabalen ondoan beldurrezko istorioak ardatz dituen errelato bilduma plazaratu zuen iazko urtearen hondarrean, Sustrai beltzak deritzona. Beldurrezkoak bai, baina bidaiek ematen dien exotismoz zipriztinduta. Ez da, hala ere, erabat berria formula hau Arretxeren literatur ibilbidean. Bere lehenengo liburuan, Hakuna Matatan, eta Zazpi kolore bezalakoan, esaterako, bazen asmo arrastoren bat bidaien exotismoa eta istorio harrigarriak elkarlotzeko.

Oraingo honetan, berriz, bide hori erabat garatu du eta izuak hartu du liburuaren ardatz osoa. Liburuak dakartzan hamaika narrazio hauetan egileak ipuin gotiko klasikoetara hurbiltzen gaitu, Lovecraft, Poe, Munro eta Saki idazleen mundu literarioen oihartzunetara. Horrela, bati baino gehiagori gogora etorriko zaizkio Miranderen Ipuin izugarriak liburuko testu gogoangarriak. Beharbada horregatik, beldurrezko generoan gauzarik gehienak kontatuta daudelako, egileak erabaki du narrazioak leku exotikoetan kokatzea, Marrakexen, Varanasin, Amazonan, Transiberioanoan; Arretxeren beraren bidaia-liburuetan ezagutu ditugun bazter eta lekuetan, hain zuzen ere.

Liburuan ez dira falta, noski, bidaiariak diren pertsonaiak. Horrekin, egileak saihestu du istorio mota hauek izan zezaketen originaltasun gabezia, edo, hobeto esateko, ezagunegiak izateagatik eduki dezaketen harritzeko ahalmen falta. Izan ere, beldurrezko genero garaikideak gehiago jorratzen du beldur psikologikoa, mundu zabalean milaka irakurle erakartzen duena.

Gure literaturan, berriz, genero hau gehienbat narrazio laburretara zokoratuta dugu, eta sarri askotan gazteentzako literatura etiketapean. Nik neuk ere, Arretxek liburu honetara ekarri duen ipuin moldea ikusita, gazteen gustuetatik hurbilago dakusat.

Generoak eskatu ohi duen bezala, Arretxek gizakiaren alderik ezkutuenak, sinesgaitzenak eta krudelenak nabarmentzen ditu. Hemen aurkitzen ditugu Poeren estiloko ipuin estugarriak, harrigarriak eta odoltsuak. Pertsonaiak eurak ere, halakoxeak dira. Horri guztiari Arretxek bere narrazio dohainak gehitu dizkio: kontaera erraza eta zuzena, ironia, ezustea eta paisaia exotikoek dakarten abentura.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak