« Beldurra eta abentura | Elurra urtzean »
Gauzen presentzia / Pablo Sastre / Elkar, 2007
Gauzen gauzatasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-05-18
Modu askorik ez dago gauzei hurbiltzeko. Gerta daiteke gauzekiko inolako jakinminik ez izatea, eta gauzek gurekin (guztiokin) zerikusirik ez dutela bezala bizitzea eta bizitzan irautea. Eta badira gizonak batzuk eta emakumeak besteak, gauzekiko lotura handia izanik, gauzekiko axolarik ez dutenak, gauzen presentziaz ohartzen ez direnak edo, ohartuz gero, ez ohartuarena egiten dutenak. Alde horretatik begiraturik, gauzak gauzak dira, erabiltzen direnak erabilgarri diren neurrian, eta botatzen direnak, apartatzen direnak, alboratzen direnak, hartarako soilik balio dutela erabakitzen denean.
Nork bere barnetik, bere baitatik, begira diezaieke gauzei, eta gauzek, beren baitatik, begira diezaiokete norberari. Ikuspegi kontua da. Gauza baten izaera ez da, gauza horri begiraturik, guk ikusten duguna soilik, baita gauzak, guri begiraturik, gugan ikusten duena ere. Gauza baten balio sentimentala esaten da, guk gauzetan ipinia dugun sentimendua kontuan harturik eta bere neurria ikusirik, baina ahantzi egiten zaigu gauzak gugan ipinitakoa. Picassok zioen gauza bati bizia (eta berezitasuna) berari begiratzera geratzen denak ematen diola.
Kanpotik ere hurbil gaitezke eta kanpotik kontatu gauza bakoitzaren historia, gugandik apartekoa balitz bezala, guk (eta “guk” diodanean ez naiz gizateriaz ari, baizik eta narratzaileaz, gauzen historia eta gauzen ikuspegi eta begiratua kontatu nahi duenaz) gauzetan ikusten duguna, eta gauzek gugan izan duten eragina kontutan hartu gabe. Askotan nahastu egiten baitira elkarrekin historia eta oroimena.
Pablo Sastrek erdibidea hartu du. Gauzak bereganatzen ditu eta gauzen historia kontatzen digu, barnetik eta kanpotik, baina begirada gehiago lerratzen zaio kanpora barnera baino, gehiago da bere ikuspegitik hartutako historia ekonomiko eta politikoa, gauzen ikuspegitik hartutako berea baino. Gauzek historian zehar izan duten bilakaeraren kontaera da, idazlearena berarena baino. Interesgarria da, ez dut ukatuko, baina ez da berezia.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi