« Oroimen bikoitza | Autuaren hautua »
Mirarien kalezuloa / Nagib Mahfuz (Patxi Zubizarreta) / Alberdania-Elkar, 2006
Kale itsu baten dirdaiak Bixente Serrano Izko / Nafar periferiatik, 2007-04-13
Kalezulo baino gehiago kale itsu bateko mundua da Nagib Mahfuz-ek pintatzen diguna. Ez dakit Patxi Zubizarretak itzuliriko izenburu horrek, Mirarien kalezuloa, ez ote duen estuegi lotzen Mahfuz-en nobela Victor Hugoren Mirarien Gortea izeneko bertze kale harekin.
Gure euskara, diglosiko ez ezik, pluriglosiko ere dugula erran beharko genuke. Nobela honen itzultzaileak berak gaztigu ematen digu ez duela jatorrizko bertsiotik itzuli, baizik eta “frantsesetik gehienbat, baina gaztelaniazkoaren eta ingelesezkoaren laguntzarekin”. Berdin gertatu ohi da gure euskarazko idazleen obrak frantsesa edo gaztelania ez diren bertze hizkuntzetara itzultzen direnean: ez ohi dira lehen eskuko bertsioak, gaztelania edo frantsesezko bigarren bertsioen itzulpenak baizik. Gutxiegi gara euskaldunok hizkuntza askotatik euskaratze zuzenekin amets egiteko, eta are gutxiago dira bertze hizkuntzetatik euskarazko testuetan murgil daitezkeen itzultzaileak. Patxi Zubizarretak Mahfuzen nobela honetaz erraten digun bezala, “oraingoz bertsioen bertsio honekin askietsi behar”; kontaezinezko zeharkako bertsioekin, gehitu beharko, munduko hizkuntza gehienetatik lortuko baditugu hainbat eta hainbat harribitxi.
Eskertzekoa da Patxi Zubizarretaren lana, zubi ederra egin baitigu irakurle euskaldunoi jende arruntaren mundu egiptoar eta musulmanean sartu ahal izateko, bertako deskribatzaile baten eskutik. Halarik ere, sarreran apuntatu dudanaren arabera, nik neuk, aukeran, egokiago ikusiko nuke Midak kalezuloa izenburua, Zubizarretak berak eskaintzen dizkigun euskarapen posibleen artean. Pertsonaia miragarriez josirik dago nobela, bai, baina Midak kalezulo horretako auzoek zerikusi gutxi dute Mirarien Gortekoekin. Kale itsu bateko pertsonaiak dira, gizarte maila ertain eta xehekoak, zulo horretan egokitu beharrekoak, eta, kale itsuak berak bezala, irtenbide bakarra, beti ere zorigaiztokoa, dutenak: kanoi-, prostituzio-, kartzela- edo erlijio-bazka dira zulo horretatik ateratzen tematzen direnak. Kalezuloko giza komunitatean dute egokiera bakarra, nola edo hala biziraunen badute.
Protagonista kalezuloa bera da, itzultzaileak erraten digun bezala, baina bertako pertsonaien bizipenek eta ibilerek ematen diote bizitza; gehien bat mundu oso baten deskribapen bizia da, baina argumentu mehe eta efikaz batez baliatzen da Mahfuz, berez deskribapen bat dena narrazio baten erritmoaz arintze aldera. Kale itsua da mundu horren sinbolo betea, eta narrazioa dugu errainu mugikorrak igortzen dizkigun miraila.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi