« Gerratearen aztarnak | Ikuspegia osatzeko »
Hyde Park-eko hizlaria / Joxemari Iturralde / Pamiela, 2006
Oroimen bikoitza Javier Rojo / El Correo, 2007-04-11
Oroimenaren balioez aritzen da Joxemari Iturralderen azken nobela, “Hyde Park-eko hizlaria”. Hirurogeitamarreko hamarkadaren hasieran gaude, gazte batzuk Ingalaterrara doaz uda han pasatzeko asmoz. Bizitza osoan eragina izango duten erabakiak hartzeko momentuan daude gazteok, eta Ingalaterrara joate horrek bidaia iniziatikoaren itxurak dauzka. Jotaeme izeneko pertsonaiaren ikuspuntutik kontatua, Hyde Park-en hizlari aritzen den beste pertsonaia baten historiarekin txirikordatzen da.
LeO da pertsonaia hau, euskaldun errefuxiatua, gerra zibilaren kontuak behin eta berriro errepikatzen dituena. Oroimen bikoitza, beraz, nobelan planteatzen zaiguna, Ingalaterran askatasuna zer zen ikasi zuten gazteen belaunaldiarena eta gerra zibilaren gorabeherak pairatu zituen pertsonaiena.
Baina nobelaren diskurtsoa bera oroimenaren jarduera kaotikoa izango balitz bezala, nahasia da, argumentuaren haria nekez jarraitzen baita, hainbat kronologia salto, errepikapen eta narratzaile aldaketaren karietara. Edonola ere, diskurtsoa, zerbait kontatu beharra, oroimena bezala kaotikoa izan arren, aurrera jarraitzen duen bitartean, bizitza ere aurrera doa, noraezean bada ere.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro