« Oroimen bikoitza | Autuaren hautua »
Euskararen doluminak / Luis Haranburu Altuna / Elea, 2006
Ikuspegia osatzeko Igor Estankona / Deia, 2007-04-13
“Euskara errestauratu nahi dutenek, beraz, balizko Euskal Herri amestuaren baitan ari dira beren plangintza linguistikoa burutzen. Ez Bizkaiko Enkarterrietan eta ez Nafarroako hegoaldean euskara ez da, agian, sekula hitz egin”.
Korrika Karrantzatik ateratzen ikusi duenarengan hitz hauek harridura sor dezakete. Halako esaldi borobilen ostean, ordea, irakurtaldi sano interesagarria aurkituko duzu liburu honetan. Ez dago modu oldarkorrean idatzia, eta erreflexiboa da oso Euskararen doluminak. Seguru bat etorriko zaretela Haranburu Altuna eta zu hainbat gauzatan, batez ere euskararen egoera animikoarekin zerikusia duten epaietan: moteltxo gabiltza euskararen erabilera sustatzeko lanean, geure aho barruan gordetzen dugu mingain aho biko horrengandik hasita.
Jende asko ezagutzen dut euskararen inguruko eztabaidak aguantatu ere egiten ez dituena. Soziolinguisten herrialde honetan normala da. Teoria bat bada dioena ez dela komeni mahai-inguruek ordu t’erditik gora jotzea. Euskararen gaineko mahai-inguruak, ostera, ezin dira ordu erditik gorakoak izan: aurreiritzi lar, sentimendu lar, ideia positibo gutxi. Luis Aranburu Altunak ere ulertu bide du betikoari bueltaka ibiltzeko hobe dela laurogeita bost orrialdetan botatzea bota beharrekoak, ezen ez berrehunean. Hainbeste nahaste darabilgu hizkuntzaren auziaz…
Eskertu egin dut “kontra” idazten duen norbaiten iritzia. Zenbait pasartetan nostalgiaren kontra idatzi dituenak gustatu zaizkit batez ere, baina egia da, baita, Haranburu Altunak debate zaharrak opatzen dizkigula berriro ezinbestean. Mamuek ez dute joan nahi gure kontzientzietatik. Hizkuntzaren batasunaren eta udaberriaren garaiko protagonisten zauriak ez dira, itxura denez, guztiz itxi. Eta harriturik nauka horrek. Liburuan ageri diren hainbat kezka ez dira gure belaunaldiarenak, ez dira gaurko gazteenak, ez dira euskararen etorkizunaren parte.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi