kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Sua falta zaigu / Katixa Agirre / Elkar, 2007

Zazpi ipuin zazpi ipotx! Mikel Asurmendi / Irunero, 2007-04

Iradokigarria egin zitzaidan liburua hasieratik, izenburua (Sua falta zaigu) nahiz azala: honetan emakumezko bat azaltzen da, gaztea, zigarroa ezpainetan duela. Izenburuak Sua nahi, Mr. Churchill? gogorazi zidan, Izagirreren azken ipuin bildumarena. Koldorenak hamazazpi ipuin zekarren, Katixarenak berriz: zazpi. Zazpi ipuin zazpi ipotx!

Katixa Agirreren Sua falta zaigu eskuetara heldu eta Koldo Izagirrereneko protagonistak “sua partitzeko” prest zeudela gogoratu zitzaidan, —pertsonaia zailduak eta literatura ere halakoxea—, Agirrereneko pertsonaiek berriz “sua behar dute”: tabakoa edo metraila badute, baina oraindik berau piztea falta zaie. Metafora haizu delakoan, egin dezadan aurrera.

Barka nazala Katixak, liburua eskuetan Edurne zuri eta Zazpi ipotxak heldu zaizkit gogora. Katixaren literaturak ez du nik aipatutako fantasiarekin zer ikusia, beharbada, baina fantasiak eraman nazake liburua interpretatzea: Katixa Edurne izaki, eta zazpi ipuinak zazpi ipotxak.

Sua falta zaigu ipotxa, guztien artean helduena delakoan nago. Horregatik ematen dio liburuari izenburua, naski. Metafora polita da ipuina bera. Funtsean nerabezaroan garena, betirako izanen baikara transmititzen digu istorioak, edo niri behintzat.

Ness lakuko zooplakton haragijalea ipotxa heldua izan ezik, magikoa da, errealitatearen eta fikzioaren arteko magiak gatibatu nau zeharo.

Hirugarrenik Asier ipotxak berriz, ez ninduen aurreko biek beste gogobete. Agian ipotx berak ez du errurik, aurreko ipotxek baizik, agian ni neroni naiz errudun, ipotxarekin berarekin topo egitean ez nintzelako —behar besteko— atezuan. Hartara, nerabezaroko asebetetzea utzi zidan.

Festa gonbidatuak delako ipotxak apur bat aztoratu ninduen, aurrekoak baino grazia gehiago egin zidan alabaina. Edonola ere, aurreko ipotxarekin batera, ipotx protoganista hauek homoxesualitateari buruzko gogoetak eta bilakabideak politak dira oso.

Kafe-makina elektrikoa hunkigarria da. Lehen eta bigarren ipotxek zuten magia falta zaio, alta. Bigarrenak eta hirugarrenak galdua zuten amiñi bat jada magia.

Arazo bat berez ipotxaren ironiak lehenaren magia parekatzen du edo haren xarma bete egiten du. Ederki gaituzu gizonezkoak, lehen ipuineko neskek —nahiz ipuin honetako neskak— bilatzen duten maitasuna aseko badugu.

Horrela bukatu berriz, jostakin eta garratza ipotxa. Berak biltzen ditu aurrekoen ezaugarriak: zalantzak, satisfazio eza. Umorea ere badu, baina mikatza. Ironia erruz. Magia berriz, norberaren imajinazioak ipini diezaiokeena.

Hara: Katixa Edurne bada, demagun Literatura dela Printzea. Inpresioa dut, Printzeak Edurne nola literaturak hala ukitua dela Katixa. Katixak sortu(ko) dituen pertsonaiek sua piztu(ko) dutelakoan nago, piztu eta partitu ere, erruz partitu ere!

P.S.: Ipotxak ezagututakoan hobeto ulertu dut Amari, eta aitari egindako eskaintzaren arrazoia. Katixak zinemarekiko duen grinak eta ezagutzak asko lagundu(ko) diote literaturgintzan! Bejondeizula Katixa zuri, baita bejondeiola literaturari ere!

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak