« Poesiara bueltatuz | Ez eta hil »
Fidel izan beharraz / Oscar Wilde / Ibaizabal, 2000
Zorrotza Igor Estankona / Deia, 2001-02-23
Ibaizabal argitaletxeak ohituta gauzka honez gero munduko zazpi puntetako liburuak euskara arin eta ederrean irakurtzera baina Antton Olano Irurtia ezinezkoa zirudiena egiten ahalegindu da oraingo honetan. Irakurleok Oscar Wilde irlandarraren antzezlan agil eta aldrebesa irakurtzeko aukera daukagu orain. Pasa den Durangoko azokan egin nituen erosketa apurren artean dago liburua, eta onartu beharra daukat harritu egin nauela, obra barregarria izateaz aparte mikatza eta okerkeriaz betea ere badelako. Behar bada barregarria dela esatea ez da erabil daitekeen hitzik egokiena, baina gutxienez irribarrea, halako konplizitate pikaro bat mantentzen du irakurleak Wildek sortutako izaki berezi horien gora-beherak jarraitzean. Esan barik doa idazleak goiko (eta dirudienez kulturalki oso beheko) klase sozialaren argazki maltzurra atera duela oraingo honetan ere, eta jolas modura planteatzen zaiguna gauza mikatz asko kontatzeko modu errukior baina egiaz betetakoa baino ez da. Hala ere hortxe dauka grazia liburu honek: elkarrizketa zoroetan, protagonisten bizitza petralean,…
Edozein ñabardura inozenteren azpian ere, apur bat ageritzen badugu, mezu bat egon ohi da lurperaturik. Gezur etengabeko baten gainean bizi diren pertsonaiak dira, horrela, orokorki, liburu honetakoak. Eta gezur batek beste bat dakarrenez katea erraldoi hori bakoitzari lepoan zelan kiribiltzen zaion kontatzen da maisutasun handiz. Duintasuna mantendu nahi eta ezinaren arteko burruka da “Fidel izan beharraz” honetan gehien gozatu dudan jokoa, freskoa eta gaurkotasun handikoa iruditu zaidalako, behar hada. Antzerkia irakurtzeak errespeto pixka bat ematen dietenei eskatuko nieke ahalegina egiteko, elkarrizketaren teknika zailaren bidez ezin hobeto lortuta baitago tramaren nondik norakoak biluzteko lana. Narratibak edo deskribapenak parte hartuko balukete guztiz apurtuta geratuko litzatekeen oreka berezi bat nabaritzen da liburuan, esaten ez denak ere bere lekua hartzen baitu, pertsonaiek ezkutatzen dutena bihurtuz istoriaren haria. Eta esaten ez denarekin batera bere anaia bikia den gezurra ere present dago orrialde guztietan: gezur sanoa, umekeriaren antzekoa. Azkenean norberak ere ez daki ze puntutaraino den egia egi, eta teloia jaistean azkenaldian liburu gutxirekin eduki dudan sentsazio bat izan dut: ondo pasatu dudala.
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez