kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Gure ametsen gerizan / Luigi Anselmi / Pamiela, 2000

Poesiara bueltatuz Javier Rojo / El Correo, 2001-02-21

Azken urteotan bazterrean utzitako ibilbideari ostera ere ekin dio Luigi Anselmik poema liburu berri hau, “Gure ametsen gerizan”, idaztean. Orrialde horietan erabiltzen dituen irudiek klasiko bihurtu den tradizio poetiko batera garamatzate zuzen: hondakinen presentziak, denborak sortutako higadurak, galdutakoaren aurrean sentitzen den nostalgiak (benetan zer galdu den ez badakigu ere) euskal poesian egokitu den giro kaletarra, erromantiko berantiarra eta etsitua ere defini litekeena, islatzen dute.

Deuseztapen marko honen barruan gelditzen den jarrera etsipenarena da eta, etsipen honetan, bizitza hau jasangarriago bihur dezaketen elementuak goraipatzen dira, ahanzdura moduak, adibidez. Baina poesiak, orokorrean ikusita, kontraesan handi batean murgilduta dagoela ematen du. Alde batetik, poesiak esan lezakeen guztia dagoeneko esan du eta dirudi, poema berriak ezinezkoak diren puntu batera heldu bagina bezala. Bestaldetik, zaila da Luigi Anselmi bezalako poetek esan nahi dutena beste era batez esanda irudikatzea. Gauzak honela, poema berriak behin eta berriro sortzen dira, poema zaharretan esandakoaren behin eta berriroko berridazketa batean. Poesia idaztea bera giza-kondizioaren metafora bihurtu baita ia.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak