« 60ko hamarkada | Poesiara bueltatuz »
Gorde nazazu lurpean / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2000
Obsesioak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-02-17
Batzuetan gertatzen da liburu bat komentatzeko lerro gutxi behar direla, eta beste batzuetan lerro guztiak ere askitxo ez. Batzuetan gertatzen da, presa dugula eta taxirik ez taxien geltokian; eta besteetan, ordea, taxiak han sobran, eta presarik batere ez. Saizarbitoriak kaleratu duen liburuak bost narrazio luze edo eleberri biltzen dituenez, bakoitzak nik eskain diezaiekedan baino espazio gehiago beharko lukeena iruzkinean, damu naiz eta hasieratik aitor dut, idazten dudantxoa baino zertxobait gehiago idazterik ez izatea. Jo dezagun aurrera.
Saizarbitoriaren prosaren ezagule eta maitale denak (asko dira dagoeneko) ez du liburu hau irakurtzean iruzur egin zaionik usteko. Haren liburu gehienen ezaugarriak baitituzte honetara bildu direnek ere. Narrazioa, normalean, funtsik gabeko dirudien gertaera batekin hasten da, anekdota bat, gauza sinple samarra, edoeta nonbait entzundako esaldi xumea, inora ez doana ustez. Gero, esaldiari tiraka edo anekdotak eman dezkaeenari segituz historia biribildu egiten da; izan ere, Saizarbitoriak ez du maite denbora lineala, berea biribildu egiten da behin eta berriro barraskiloaren maskorreko lerroen antzera, lerroek elkar ukitzeke, jakina. Behin eta berriro haria hartu, askatu, nora doan ikusi, eta berriro hartu, Donostiako zubi gainetan aritzen diren arrantzaleen modura: haria itsasoari tiraka, zerbait harrapatu nahian. Beti hartzen du Saizarbitor¡ak arraina ordea, ez du hutsik egiten.
Saizarbitoriaren idazkera obsesiboa da, obsesioak sortzen duen hutsunea bete nahi duena. Eta obsesioa aipatu dudanez, esan dezadan liburuan jasota dagoen “Rossetti-ren obsesioa” perfektoa dela, hasieratik bukaeraraino. Luzeena ere bai, izan ere historia batzuk ezin dira esaldi labur batera bildu.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro