kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Satorrak baino lurperago / Pedro Alberdi / Alberdania, 2000

60ko hamarkada Javier Rojo / El Correo, 2001-02-14

Pedro Alberdik, Ramon Saizarbitoriak “Hamaika pauso”n kontatzen duen gertaera bat (Ortiz de Zarateren eta Iñaki Abaituaren elkartzea, Bartzelonan) abiapuntuatzat hartuta 60ko hamarkadaren kronika egin nahi izan du “Satorrak baino lurperago” izeneko saiakera horietan. Kronika hau burutzerakoan hiru ildori jarraitu die. Lehenengo eta behin, politikari dagokion atala genuke. Honetan ETAren hasierak gogora ekartzen ditu, Burgoseko epaiketa gertatu arte, gutxi gora-behera. Bigarren maila euskal kulturarena da, honen erdigunean Gabriel Arestiren garrantzia azpimarratuta geratzen delarik. Gero, kronika sentimentalaren atala dei litekeena dago, non futbolari eta antzeko gauzei buruzko berriak ematen diren, egoera latzen ondoan bizitza arruntak aurrera egiten baitzuen.

Ezineko da Jon Juaristik idatzitako zenbait libururekiko paralelismoa ez aipatzea, erabiltzen dituzten gaiengatik ez ezik, liburuen hariak aurrera eramateko teknikaz ere biek ala biek berdintsu jokatzen baitute. Alberdiren ikuspuntua Juaristirena bezain maltzurra ez izan, ordea. Liburu interesgarria, nobela bat bezala irakurtzen dena, batzuetan malenkoniaz beterik dirudien arren ironia punttu bat falta ez duena, Alberdik denon gozamenarako idatzi duena.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak