« Poetak gelan | 60ko hamarkada »
Mugarri estaliak / Castillo Suarez / Susa, 2000
Mugarri estaliak Jon Kortazar / El País, 2001-02-12
Castillo Suárezen poesiak loraldi ederra ezagutu du azken urte biotan, lau poema liburu argitaratu ditu epe laburrean, egia da bi poeta berrientzako liburu kolektibo gisa agertu direla Iruñeako Udalaren eskutik eta zailak direla aurkitzen. Orain bere izenez atera ditu bi, bat edizio instituzionalean. Arabako Foru Aldundian, eta bestea edizio komertzialean, Susa argitaletxearen eskutik. Hark Ernestina de Champourcin lehiaketa irabazi zuen, eta Iragarki merkeak izenburupean eman da sarian irabazle gertaturikoa. Bigarrenak, Mugarri estaliak deitura duena, orain arteko lana biltzen du poema berriekin batera, eta nolabait poetaren plazaratzea adierazten du. Lau liburu urte bitan, gaur egunean dagoen poesiaren eskasian, lan erraldoia dirudi.
Suárez-en obran poema ederrak, esanguratsuak, distiratsuak aurkitzeko modua dago, baina era berean bidea zabalik dagoela erakusten du, aurrera egingo duela. Agian, oso denbora laburrean lau liburu argitaratzeak ez dio onik egin, eta hausnarketa puntu batean daudela ikusi dezakegu bere azken liburuan. Aurreko hirurak, sariak irabazi ondoren argitaratuak, batasun handiagoa zuten espresio aldetik. Mugarri estaliak liburua aurrera pausua da; aurreko hiru libururen poemak aukeratu ditu eta berriak plazaratu, obra berri baten eraikuntza sortu arte. Baina nik lehen haiek zuten batasun joera ez diot ikusten honi.
Suárez-ek bide berriak ireki dizkio aspaldiko kopla zaharrari. Ez du honen irudi mundua erabiliko, baina bai ustekabeko azken kolpea bilatzen duela bere poemetan. Hauxe izan da Iragarki merkeak liburuak erabili duen teknikarik nagusiena. Idazleak egoera bat azaltzen du, eta egoera bukatzeko ezusteko galanta ematen du iragarkiak testura ekarriz, batez ere, sentsibilitatearen eta arruntasunaren arteko kontrasteak adierazten zuen joera nagusi hori: “Ez dut sekula tangorik dantzatu /…/ Esanen nizuke: / “Erakutsi dakidan guztia, / ez dakidana ez baitut jakin nahi”. / Se necesita pescadera en hipermercado de Pamplona”. Ahotsen jokoak espresibitate handia eman dio testuari, nitasuna, elkarrizketa, iragarki merkea, hiru planoen arteko jokoak indarra damaio testuari. Ugariak dira gainera, liburu honetan, idazketari buruzko hausnarketak.
Mugarri estaliak liburua hiru alditan banandu du poetak: “Bidaia antolatuak”, bidaiaren gaiaren inguruan, “Maitasuna zedarritzen dute”, maitasunaren gaiaren ingurukoak, eta “Sententzia baliogabea”, idazketa prozesuari buruzko aldea.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez