kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Axenario / Jules Renard (Itziar Otegi) / Alberdania / Elkar, 2006

Ilegorrien anbiguotasuna Josu Lartategi / Deia, 2006-11-17

Literatura Unibertsaleko Axenario hau (Poil de Carotte, 1894an argitaratua), Jules Renard loiratarrarena, frantziar literaturako klasiko txiki bat da, eta gurean haur eta gazte literaturan da ezaguntxoa; ez hainbeste, barren, helduen literaturan. Arrazoia betikoa. Bertsioak nagusitu ziren garai batean, originalaren agerpen zehatza ezkutatuz. Nolabait azalarekin geratu baitziren bertsiogileak: hots, batetik mutiko ilegorri bitxi xamar eta anbiguoa, inguruan maitasun handiegirik ez duena; bestetik, ama urrun eta zitalaren irudia. Mutikoa zein ama eredu anbiguo samarrak dira; lehenbizikoak etika naturalera jotzen du, eta bigarrenak zentzubako krudeltasunera. Liburua, guztiarekin ere, hori baino gehiago da, eta ez da, noski, gazte literatura, helduen literatura betea baino. Are gehiago, egingo nuke gaztetxoei ez zaiela askorik gustatuko, idazlearen ikuspegi ironikoa markatuegia delako.

Liburu honetara hurbiltzen denari bitxia egingo zaio teknika nahasia: antzerkia trazuak hemen, pasarte poetikoan han, pasadizo laburrez eginiko nobela, kontakizun zatikatua (gutunak, oroigarri bilduma… etab.). Gainera, egilearen begirada, nagusiki Axenario mutikoaren ondoan badago ere, gehiegitan bihurtzen da jainkozko eta ironikoa. Esan ohi da idazle iraultzailea izan zela. Nire iritziz eraginagatik du garrantzia, sortu lanagatik baino.

Oso lortuak iruditzen zaizkit une batzuetan irudiak. Satorrarena antologikoa da. Nola jipoitzen eta torturatzen duen. Nola nahi duen hil. Nolako gorrotoa dion behingoz hiltzen ez delako. Nolako amorruz jaurtitzen duen lurrera, tripa-hezurrak lehertaraziz. Nola iradokitzen digun satorra Axenario bezalakoa dela, hiltzeari utzi dion piztia.

Lepic andrea, Axenarioren ama, literatur irudien antologietan dago, ama anker urrun gisa. Axenariok adinako garrantzia dauka kontakizunean. Elkarri kontra egiten dioten eta elkar eusten dioten indar bi dira, argitzalez beteak biak hala biak.

Axenario, pertsonaia nagusia, aurpegi anitzeko mutikoa da. Maitagarria izan zitekeen baina badu zerbait amorala, badu piztien naturaltasun basatitik zerbait, bizirik eusten diona. Haren ekintzak era askotakoak dira; batzuk bere burua babestekoak; beste batzuk doakoak, zentzu jakinik gabeko bortizkeriaz beteak. Interes pertsonalak ere baditu, bekaitza… eta abar. Ez da, noski, mutiko idealizatua, naturaren indarra duen izaki ilegorria baino, ongiaz eta gaizkiaz harago bizi den sator ilegorri hilezina.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak