kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Bizitza eredugarriak / Txiliku / Elkar, 2006

Biografia eta fikzioa Javier Rojo / El Correo, 2006-11-15

Txiliku ezizenaz ezagutzen dugun idazleak, Jesus Mari Olaizolak, “Bizitza eredugarriak” izenburua duen narrazio liburua argitaratu du. Liburua fikzioaren eta biografiaren artean kokatzen da. Izan ere, aldez aurretik, idazleak irakurlea jakitun jarri du biografía horietan gehiena egiazkoa den arren asmaziotik ere zerbait badagoela. Tira, honelako kasuetan taxuzko irtenbidea testuak fikziozkotzat hartzea izaten da. Hogeita bost biografia argitaratu ditu, ordena alfabetikoan kokatuta, honetan ere amarru txikiren bat ikus badaiteke ere. Idazleak bizitza eredugarri hauetan gehienetan marginalitatean mugitzen diren pertsonaia berezien biografiak kontatzen ditu. Eta iruditu zait bi zutaberen gainean eraiki duela bere literatur eraikina: Borgesen “Historia mundial de la infamia” eta Sarrionandiak egunerokoen itxurapean idatzi dituen narrazioak. Gai trukulentoak gustatzen zaizkio eta noizean behin ironikoa izan nahi du, baina berehala lerratzen da sarkasmorantz. Dudarik gabe, Txiliku idazlari trebea da, baina zentzu estuan bere jarduera ez dagokio literaturari, euskal irakurlego bitxiaren neurriko testugintzari baizik, azken finean irakurleentzako digestoak egiten baititu.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak