« Gizonak eta emakumeak | Neskak dantzara nahi »
Maitasunaren ikasten / Gustave Flauvert (Jean-Baptiste Orpustan) / Maiatz, 2006
Sentipenak idaztea direnean Igor Estankona / Deia, 2006-06-30
Maiatz elkartekoak oportunista hutsak dira: badakite edozein momentu dela ona Flaubertekin maitasunaren ikasteko, eta orrialde gogoangarriotara itzultzeko gonbita luzatu digute. Jean-Baptiste Orpustanen bertsioan goza dezakegu orain “L’Education Sentimentale”, eta sakonki sufritu. Orpustanek halako maiestate bat eman dio obra handinahi honen euskarazko itzulpenari, bizitasuna eta irmotasuna iradokiz. XIX. mendeko frantziar munstroaren “L’Education Sentimentale”ri “Madame Bovary arra” esan izan diote, baina zail gertatzen da konparazioa egitea. Idazlearen ametsak ez ziren berberak 1869an —“L’Education Sentimentale” agertu zenean—, edo hamabost urte lehenago —“Madame Bobary”ren garaian—, nahiz eta “Maitasunaren ikasten”ek lehen bertsio zaharrago bat ere bazeukan. Flaubertek estilo hutsaren gainean zutik mantendu nahi du bere prosa “L’Education Sentimentale”n. Ezeri buruzko literaturaren bila eta porrotaren estetikan behera, bere burua zeharo estutzen eta inplikatzen du liburu honetan.
Gustave Flaubertek esan zezakeen nobelako Federik Moreau bera zela, denok baikara Federik Moreau. Ez gara gai gure etorkizuna gobernatzeko. Eta amets guztiak bidean abandonatu ahala, Federik Moreauri infernu huts eta gogaikarrienera laguntzen dio Flauberten lumak. Kortesanarenean kontsolamendua eta burges handiarenean “norbait” bilakatzeko aukera lortu nahian, benetako maitearen besoetatik kanpo ezerezaren horma baino ez du aurkitzen protagonistak. Idazleak Federiken duda itzelezko perfekzioz deskribatzen du. Baliteke Flaubertek amaiera posiblerik gabeko nobela idatzi nahi izana, baina baliteke, baita, amaiera posible guztiak desegin izana idazten ari zen bitartean. Gauza da basamortuko harean bezala galtzen eta sikatzen dela istorioa: Federikek bere lagun Deslauriersi egiten dion konfesioa hunkigarria bezain hotza da. Irakurleak sentitzen duen dezepzio hori bera, bat ere ortodoxoa ez den amaiera —edo amaiera falta hori—, horixe da liburua artelan bihurtzen duena. Errealitatea ikusteko errealismoaren betaurreko ilunak jantzi zituen Flaubertek halako batean. Errealismoa ere ilusio bat da, hitzik zehatzenak eta idazkerarik zailena exigitzen duen ilusioa. “L’Education Sentimentale”, zentzu horretan, gorena da.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi