« Alegiazko munduak | Eta gezurti bazina / bagina? »
Sargazo itsaso zabala / Jean Rhys (Txomin Arratibel) / Alberdania / Elkar, 2005
Emakumea bere bakardadean Mikel Garmendia / Eizie.org, 2006-03-06
Charlotte Bronte-ren Jane Eyre eleberri viktoriarrean emakume kreolak ez ezik, Karibe-k berak jasaten duen karakterizazioaren aurka dago egina Sargazo itsaso zabala eleberria. Charlotte Bronte, kristau fedearen barrutik beti ere, kuraiatsua da eta errebeldea. Jean Rhys-ek, berriz zauri sakon batetik idazten du, eta erlijioa ez da inola ere kontsolamendu berarentzat.
Kreola izaki, txikitatik ezagutu ditu Antoinette protagonistak sufrimendua, mina eta bakardadea. Bazuen, ordea, babesleku bat, bizi-poz bat: bere jaioterria, bere jendea, bere ingurua, Antilletako uharteetako koloreak (berdea batez ere), soinuak, kultura eta izaera propio bezain aberats bat, Charlote Bronte-ri bere eleberrian jasotzea “ahaztu” zitzaiona. Hori guztia —eta gehiago— kendu zion Rochester senar ingelesak. Suntsipeneraino eraman zuen Antoinette, emakume apasionatu eta adoretsua izan arren, krak egiten baitu mundu patriarkalean.
Eleberri honek hainbat irakurketa izan ditzake baina bistan da, irakurketak irakurketa, Bertha pertsonaiari buruz esan gabe utzitakoa osatzen duela eta, esan bezala, Bertharen bizi-poz eta babesleku diren horiek jasotzen dituela. Hala, eleberriko alderik erakargarrienetakoa dugu Antilletako giro hori: beltzen, karibeen, arawaken eta zuri kreolen izaera, ohiturak, sineskeriak, magia, folklorea, eta, nola ez, lekuei berei ematen zaien garrantzia, leku hura baita, azken finean, Antoinetteri gelditzen zaion bizitzarekiko harreman atsegin bakarra.
Lehen pertsonan dago idatzia, bi pertsonaiaren ahotsaren bitartez. Bi ahots tartekatzen dituen lehen pertsona, hau da, narratzaile protagonistarena eta narratzaile lekukoarena. Horien bitartez, irakurleak konplizitate sentsazioa hartzen du eta, gainera, istorioak aurrera egin ahala, pertsonaia baten edo bestearen alde jartzeko aukera dauka, lehen pertsona horrek gertakarien gaineko norabide bakarreko objektibotasunez aritu arren, ez baitu zurrun jokatzen, eta gauzei zein ikuspegitik begiratzen zaien, hori gailentzen baita azkenean.
Txomin Arratibel itzultzaileari, ohikoa ez bada ere, liburuari egindako hitzaurrea eskertu behar diogu lehenik, labur bezain argigarria baita eleberri gogoangarri honetara hurbiltzeko. Bestetik, bete-betean asmatu du hainbat pertsonairen hizkera berezia nabarmentzeko aditz laguntzaileak ezabatuz eta presente narratiboa itzultzeko aditzaren aspektua ondo kontuan hartuz.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres