« Umorea eta “kitsch”ak | Gerra zibilaz »
Nabarra / Cecil Day Lewis (Luigi Anselmi) / Idatz & Mintz, 2006
Harribitxia urpean Igor Estankona / Deia, 2006-05-09
Liburu-saltzaileak nobedadeen artera ustekabean ekarrita, argitalpen mardulagoen artean deigarri gertatu zitzaidan lehengoan “Nabarra”ren edizio honen azal zuria. Cecil Day Lewisen poema hau 1938. urtean argitaratu zen, “Overtures to death” lanean, eta 1937ko martxoaren 5ean Matxitxako parean gertaturiko bataila gogoangarria modu epikoan kontatzen du. “Gipuzkoa”, “Bizkaya”, “Nabarra” eta “Donostia” ontziek “Galdames” merkatalontziaren eskolta osatzen zuten, Baionatik Bilboranzko bidaian. Faxisten “Canarias” gerra-ontziarekin egin zuten topo, ordea. Batzuk ihes egitea lortu zuten. Beste batzuk nahiago izan zuten heriotzaren segurantzan azken odol tanta ere eman.
Day Lewisek G. L. Steeren “The Tree of Gernica” liburuaren bidez izan zuen “Nabarra”ren berri. Ingalaterran Alderdi Komunistaren inguruan zebiltzanen sentiberatasuna berez zegoen mindua, eta horregatik “Nabarra”ren balentria ezkerretik kontatua dago, mikaztasunez kontatua dago, bikain kontatua dago. Ia-ia kantatu egiten dio Day Lewisek “Canarias” gudaontzi faxistaren aurka eskaldun marinelek libratutako burrukari. Zelan edo halan armatutako bakailo-ontzi txikia gudaontzi handi haren aurrean modu suizida haretan plantatu zenean hasi zen ingeles askorentzat, hasi ere, bigarren mundu gerra. 1939tik aurrera isildu, izkutura erretiratu eta bere buruaz lotsatu zen Day Lewis gartsu zebilen artean, potentzia handien inmoralitatea salatuz. Izan ere, bestelako Cecil Day Lewis bat ere badago: monarkiaren jaunartzea egin zuena anglikanismora bihurtuz, Britainiar Inperioko Ordeneko Komandante egin zutena, Poeta Laudatua. Bigarren Cecil Day Lewis hori, Oxforden ikasleak aspertzen zituena, poeta handia zen. Baina “Nabarra”ko Day Lewis askoz handiagoa begitantzen zaigu. Luigi Anselmik euskarara dotore dakar, eta nik soilik esan dezaket derrigor irakurri beharrekoa dela, pasarte famatua barne: “Bihotz zaildu haiek heriotza nahaiago izan zuten errenditu baino…”. Barkuko komandantea, Enrique Moreno Plaza, murtziarra zen. Agian harek esango zien euskaldunei nahikoa zela koldarkeriarik, herri batek ezin duela egon beti bakearen drogapean.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria